Ekainaren 27an, bi ez-ohiko osoko bilkura ospatu ziren Zaldibiako udaleko batzar aretoann. Lehena, udalbatza berriaren aurreneko plenoa, legealdiko antolaketari buruzko erabakiak hartzekoa. Eta jarraian bigarrena, esku arteko beste gaiak ebaztekoa. Jarraian xehetasunak.
Gehiago
Ertzetik Erdira proiektuaren baitan, laugarren eta azken egonaldia egin berri dute Innsbruckeko arkitektura fakultateko ikasle eta irakasleek. Kurtso osoan zehar landutako diseinua plazaratu zuten alamartxo egunean herritar ugariren aurrean eta diseinuak ikusgai daude herriko plazan eta udaletxean.
Gehiago
Urria oraindik aparte bada ere, ohi bezala udako oporren aurretik lanak aurreratzea komeni izaten denez, herriko festen antolaketarako deia egin du udalak UZTAILAREN 5erako. Bitartean ekarpen eta ideiak jasonahi dira, xehetasunak jarraian.
Gehiago
Jarraian dituzue alamartxo eguneko antolaketari begirako oharrak: mahai-aulkien erreserbak eta banaketa, egitarauko ekintzak eta trafiko oharra.
Gehiago
Zinema eta arte eszenikoen bidez sexu-aniztasunaren inguruko sentsibilizazioa helburu duen jaialdiak 20 urte bete ditu aurten. Ekainaren 28an hainbat lan ikusi ahal izango dira Zaldibian, arratsaldeko 19:00etan Karreane kultur etxeko ganbaran.
Gehiago
2023ko ekainaren 17an osatu zen Zaldibiako udalbatza berria. Ioritz Berra Juaristi izendatu zuten alkate EH Bilduko 6 aldeko bozka eta EAJ-PNVren abstentzioarekin. Udal eraikin berriko pleno aretoa bete zuten herritarrek. Hemen duzue ekitaldiko bideoa.
Gehiago
Ostiral arratsaldean aurkeztu zen eskatu.zaldibia.eus ataria. Bertatik erreserbatu daitezke Udalak bertako herritarrentzat eta herriko eragileek, herrian antolatzen dituzten egitasmoak aurrera eramateko areto eta baliabideak. Esan beharrik ez dago edozein herritarrek ohiko eran kultur etxean nahiz udalean ere burutu ditzakeela erreserbak.
Gehiago
Ekainaren 22an, ostegunean, Aiora Urbietak gidaturiko bigarren tailerra izango dugu. Lehenengoan xaboiak egiten ikasi bagenuen, bigarrenean arropa garbigarri eta leungarriak egiten ikasiko dugu. Zubi-Buru elkartean izango da, arratsaldeko 16:30etik 18:30era. Izena ekainaren 21erako eman behar da, 10€ ordainduta. Informazio guztia jarraian edo kultur etxean (943160338).
Gehiago
Ostiralean arratsaldeko 18:30ean, Zaldibiako areto eta baliabideen kudeaketarako sortu den ataria aurkeztuko da udaletxeko pleno Aretoan. Atari berri honen bidez, ordenagailutik nahiz mugikorretik erreserbatu ahalko dira herrian ditugun areto eta baliabideak. Aurkezpenaren iraupena 30 minutu ingurukoa izango da eta herritar eta herriko eragileetako ordezkariei bertaratzeko gonbitea egiten dizuegu.
Gehiago
Larunbatean eguerdiko 12:00etan burutuko da Zaldibiako Udalbatza berriaren osaketa. Herritarrei gonbitea luzatzen diegu, ekitaldian eta ondoren egingo den mokadutxoan parte har dezaten.
Gehiago
Aurten ere etxeko egunerokotasunean erabiltzen ditugun zenbait produktu modu ekologikoan egiten ikasiko dugu Aiora Urbieta Eizagirrerekin. Bi tailerrez osaturiko ikastaro honek ekainaren 16an, ostiralean, izango du lehenengoa: 16:30etik 18:30era bitartean Zubi-Buru elkartean. Bertan olio erabiliarekin xaboia egiten ikasiko dugu. Ekainaren 15erako eman behar da izena, 10€ ordainduta. Informazio osoa, jarraian.
Gehiago
Ekainaren 26tik 30era Zaldibiako haurrentzako udako kanpainako kirol saioak izango dira: piraguak eta tenis/frontenis/badminton LH3tik LH6ra bitartekoentzat, eta "Dance Flow" HH5etik LH2ra bitartekoentzat. Izen-ematea eta ordainketa kultur etxean egin behar dira ekainaren 16rako. Informazio guztia jarraian edo kultur etxera deituta (943160338).
Gehiago