Ateak ireki 2025

Bueltan da “Ateak Ireki”, Euskal Diasporarekin harremanak indartu eta Goierriko familientzat Estatu Batuetako euskal gazte bat etxean hartzeko aukera. Aurtengoan ekainaren 28tik uztailaren 20ra, hiru asteko egonaldia eta kultura trukea egitera etorriko dira diasporako euskaldunak. Izen-ematea zabalik dago. Informazio guztia, jarraian.

 

Euskal estatubatuar gazteak eta Goierriko familiak saretzeko ekimena da "Ateak Ireki" egitasmoa. Hiru astetan zehar, familiarekin harremanak sortu eta hainbat ekintza eta tailer antolatzen dituzte. 2024ko programan, 16 eta 25 urte bitarteko 32 gazte izan genituen gurean. Dokumental honetan, 2024ko programan parte hartu zuten familia eta gazte batzuen testigantzak ezagutu daitezke. 2025eko programa ere martxan da, beraz, interesa izanez gero, eman izena ateakireki.eus atarian.