Bueltan da “Ateak Ireki”, Euskal Diasporarekin harremanak indartu eta Goierriko familientzat Estatu Batuetako euskal gazte bat etxean hartzeko aukera. Aurtengoan ekainaren 28tik uztailaren 20ra, hiru asteko egonaldia eta kultura trukea egitera etorriko dira diasporako euskaldunak. Izen-ematea zabalik dago. Informazio guztia, jarraian.
Gehiago
Zabalik da 2025/2026 ikasturtean Musika Eskolan izena emateko matrikulazio-epea. Haur, gazte nahiz heldu, musikara gerturatu nahi duten herritarrentzat Zaldibian bertan eskainiko ditu bere ikastaroak Ordiziako Musika Eskolak. Jarraian informazio osoa.
Gehiago
Zaldibiarrek Lazkaoko Beneditarren Fundazioak duen artxibo ederra ezagutzeko aukera izango dute maiatzaren 16an, arratsaldeko 18:00etatik 19:30era. Horretarako izena eman behar da aurrez 943 888781 zenbakira deituta. Adi, plazak mugatuak dira eta.
Gehiago
Herriko eragileek eta udalak antolatutako hainbat ekintza izango dira maiatzean. Jarraian guztien bilduma.
Gehiago
18:00etan izango da batzarra, Karreane Kultur Etxeko ganbaran. Bilkuran iazko urtearen errepasoa egiteaz gain, 2025erako aurreikusitako ekimenen inguruan hitz egingo da. Gainera, kultur eta kirol taldeen dirulaguntza deialdiaren inguruko xehetasunak ere azalduko dira bertan.
Gehiago
Herriko eragileek eta udalak antolatutako hainbat ekintza izango dira martxoan. Jarraian guztien bilduma.
Gehiago
Ostiralerako ekintza sorta antolatu dute herriko hainbat eragilek elkarlanean, arratsalde hasieratik gauera arte luzatuko dena. Haurrek zein adin guztietako zaldibitarrek parte hartzea dute helburu.
Gehiago
Otsailaren 25ean, asteartean, inauterietarako mozorro eta osagarrien bilketa antolatu da Gaztelekuaren eta Guraso elkartearen eskutik, 17:00etan herriko plazan. Helburua da otsailaren 28ko Inauterietako jaialdirako mozorro eta osagarrien kutxa osatzea, nahi duenak inprobisatu eta mozorrotzeko aukera izan dezan. Jarraian informazio gehiago.
Gehiago
Zaldibiako Udalak urtero banatzen du etxez etxe herriarekin zerikusia duten argazkiekin osatutako egutegia. Aurten, egutegirako argazkiren bat bidali duten herritarren artean Errigorako produktuen otarra zozkatu da, eta Alaitz Insausti Oiarzabali egokitu zaio. On egin!
Gehiago
Lehen egunean 15 minutuan sarrera guztiak agortu ondoren, igandean bertan bigarren emanaldi bat izango da. Hortaz, 18:00etarako aurreikusita zegoen emanaldia 17:30era aurreratu da eta bigarren emanaldia 19:30ean izango da. Sarrerak, bihar, asteazkena, 17:00etan kultur etxean jarriko dira salgai.
Gehiago
Herriko eragileek eta udalak antolatutako hainbat ekintza izango dira otsailean. Jarraian guztien bilduma.
Gehiago
Ostegunean, hilaren 23an, 2025eko aurrekontu eta egitasmoak azaltzeko hirugarren saioa egingo da. 18:00etan udaletxean jarri da hitzordua eta euskara, kultura, kirola, gazteria eta hezkuntza izango dira hizpide, besteak beste.
Gehiago
Aitziber Garmendia (Margaret) eta Jon Plazaola (George) mugei, migrazioari, giza ergelkeriari eta manipulazioaren mugei buruz ariko dira otsailaren 9an, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, antzokian. Sarrerak otsailaren 3an jarriko dira salgai Karreane kultur etxean.
Gehiago
Herriko eragileek eta udalak antolatutako hainbat ekintza izango dira urtarrilean. Jarraian guztien bilduma.
Gehiago
Herriko eragileek eta udalak antolatutako hainbat ekintza izango dira abenduan. Jarraian guztien bilduma.
Gehiago