18:00etan izango da batzarra, Karreane Kultur Etxeko ganbaran. Bilkuran iazko urtearen errepasoa egiteaz gain, 2025erako aurreikusitako ekimenen inguruan hitz egingo da. Gainera, kultur eta kirol taldeen dirulaguntza deialdiaren inguruko xehetasunak ere azalduko dira bertan.
Urtero bezala, herriko kultur eta kirol elkarteetako ordezkariekin bilera egingo du udalak. Martxoaren 5ean, datorren asteazkenean, 18:00etan izango da batzarra Karreane Kultur Etxeko ganbaran, eta bertan hainbat gai jorratuko dituzte udaleko eta herriko kultur eta kirol taldeetako ordezkariek.
Hona hemen gai zerrenda:
1.- 2024 urtearen balorazioa.
2.- Herriko eta azoetako festa egutegia.
3.- 2025eko egutegia osatzeko elkarteen aurreikuspenak. (Ordezkari bakoitzak bere taldearen asmoak ekartzea komeni da)
4.- Kultur eta Kirol taldeen urteko dirulaguntza deialdiaren xehetasunak.
5.- Eragileek ekarri ditzaketen beste hainbat gai.
Zaldibiako Udalak balio handia ematen dio herriko kultur eta kirol taldeek egiten duen lanari, eta uste du garrantzitsua dela harreman estua eta komunikazio zuzena izatea udalaren eta eragileen artean. Horregatik, asteazkeneko saiora gonbidatu nahi ditu herriko kultur eta kirol taldeetako ordezkariak, guztien artean 2025eko kultur eta kirol agenda koordinatu eta osatzeko.