Albisteak

2026/01/23 Zaintza Berdintasuna Kirola
WhatsApp Image 2026-01-23 at 13.00.04.jpeg

Xake ikastaroa Jesus Rodriguezekin

Ximurrak Xamurren programaren baitan, otsailaren 6tik aurrera, xake ikastaroa egongo da ostiralero 17:00etatik 19:00etara udaletxe azpiko aretoan. Otsailaren 3ra arteko epea dago izena emateko, kultur etxean, udaletxean edo jarraian duzuen formularioan.
Gehiago


2026/01/23 Euskara
6019114104200563459.jpg

Euskararen egoera Zaldibian: herritarrentzako saio irekia

Urtarrilaren 28an, asteazkenean, arratsaldeko 18:00etan izango da udaletxeko areto nagusian. Zaldibiako datuen aurkezpena eta herritarrek UEMA-ren galdetegian erantzundakoen laburpena egingo dira bertan, datozen 10 urteetarako erronkei ere begiratuz.
Gehiago


2026/01/16 Euskara Kultura
zaldibiako korrika batzordea sortzeko lehen bilera (1).png

Korrika batzordea antolatzeko bilera, asteartean

Aurten martxoaren 19tik 29ra ospatuko da "Korrika" Euskal Herri osoan zehar. Ekimenaren prestakuntzarako Zaldibiako Korrika batzordea sortuko da eta bertan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Lehen saioa urtarrilaren 20an, asteartean, 18:00etan udaletxeko areto nagusian.
Gehiago


2026/01/14 Energia Herri bizigarria
Zaldibia EBK.png

Zaldibiako energia komunitatea osatzear da

Urtarrilaren 21ean, 18:00etan pleno aretoan, Energia Berriztagarrien Komunitatearen (EBK) inguruko azalpenak emango dira, eta zaldibitar denei EBK sortu eta kide izateko gonbidapena egiten diegu
Gehiago


2026/01/14 Aurrekontuak Herri bizigarria Herrigintzaren kultura Komunitatea eta zaintza Udal Herri Batzarra
Orokorra - 2.jpg

2026ko udal aurrekontuak onartuta behin-behinean

Abenduko osoko bilkuran 2026ko aurrekontuen behin-behineko onarpena izan zen hizpide beste gaien artean. EH Bilduko ordezkarien aldeko bozkekin eta EAJ-PNVkoen abstentzioarekin onarpen prozesuan dira aurrekontuak. Udal Gobernuak aurten ere saio irekiak iragarri ditu herritarrekin urte honetako aurrekontuak eta proiektuak azaldu eta ekarpenak jasotzeko. Jarraian informazio gehiago. 
Gehiago


Iragarki eta oharrak

2026/01/23 Tasa eta zergak
hobariak.jpg

Trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zergaren hobarien eskaera

Zaldibiako Udalak ibilgailuen zergari dagozkion hiru hobari-mota onartu ditu aurten ere: ibilgailu elektrikoentzat, hibridoentzat eta ibilgailu historikoentzat. Otsailaren 6ra arteko epea dute interesatuek eskaria egiteko, udaletxeko harreran edo zaldibia.eus atariko erregistro elektronikoaren bidez.
Gehiago


2026/01/19 Tasa eta zergak
hobariak.jpg

Ondasun Higiezinen gaineko zerga eta Hondakinen kudeaketako tasa: hobariak eskatzeko deialdia

Zaldibiako Udalak, bihar, urtarrilak 20, zabalduko eskaerak aurkezteko epea. Hobariak, horiek eskatzeko bete beharreko baldintzak, aurkeztu beharreko dokumentazioa eta abar, jarraian irakurgai. Otsailaren 6ra arteko epea dago eskaerak aurkezteko.
Gehiago


2026/01/12 Trafiko oharra
WhatsApp Image 2026-01-12 at 13.52.02.jpeg

Eskola ondoko aparkalekuan aldaketak bihar eta etzi

Lardizabal eskolak duen espazio arazoari irteera eman nahian, aparkalekuan beste modulo bat ezarriko da aurrekoen jarraian. Horregatik, bihar asteartea, 16:30ean hasi eta etzi, asteazkeneko 16:00ak arte ezingo da autorik aparkatu errekatik gertuen dauden bi errailetako aparkalekuetan.
Gehiago


Txanogorritxo eta otsoaren ipuinarekin aritu gara HH2koak.
2026-01-22 - LARDIZABAL herri eskola

Txanogorritxoren ipuina modu ezberdinetan gozatzeko aukera izan dugu. Lehenengo ipuin kontaketa izan genuen, ondoren txotxongiloen emanaldia eta azkenik itzal antzerkia. Guk ere txotxongiloekin ipuina gure erara kontatzeko aukera izan dugu! Asko disfrutatu dugu! Ea hurrengoan zein ipuinekin gozatzeko aukera dugun!


11. irratsaioa 5. mailakoen eskutik
2026-01-22 - LARDIZABAL herri eskola

5. mailako ikasleak izan gara protagonistak Arkakuso irratian.


Txillarreko sukaldaria
2026-01-20 - XIRIKA kultur elkartea

Dokumentala eta liburuaren aurkezpena, asteazken honetan, hilak 21, udaletxeko herri aretoan.


Iztueta Dantza Taldeko jertseak eskatzeko epea zabalik
2026-01-19 - IZTUETA dantza taldea

Aurten ere dantza taldeko jertseak eskatzeko aukera egongo da. Horretarako albiste honetako galdetegia bete. Epea: urtarrilak 31


11. irratsaioa 5. mailakoen eskutik
2026-01-19 - LARDIZABAL herri eskola

Gaur 5. mailako ikasleak izan gara protagonistak Arkakuso irratian.


Etxaisko basoan gurasoekin
2026-01-19 - LARDIZABAL herri eskola

Ostiralean amaiera eman genion azken asteetan landu dugun ikas egoerari “Zergatik da garrantzitsua baso zaintzea?”. Leku berezi batean eta gonbidatu bereziekin egin genuen: Etxaisko basora gonbidatu genituen gurasoak.


10. irratsaioan 5. mailakoak protagonista
2026-01-16 - LARDIZABAL herri eskola

Gaur 5. mailako ikasleak izan gara protagonistak Arkakuso irratian.