"Karmele" filmaren emanaldia

Otsailaren 22an, igandearekin, Karmele filma ikusteko aukera izango da Zaldibiako herri antzokian, arratsaldeko 18:00etan. Herriko adindun emakumeak ahalduntzeko Ximurrak Xamur programaren testuinguruan kokaturik dago ekintza hau. Sarrerak (3€) herri antzokian bertan erosi ahal izango dira emanaldia hasi baino 15 minutu lehenagotik.
Gehiago

Zaldibian ere martxan da Mugiment Kirol Txartela egitasmoa

Luberri kirol aretoko abonatuek "KirolTxartela Mugiment" txartel birtuala erabili ahal izango dute otsailaren 16tik aurrera. Txartel birtualaren bidez, beste hainbat herritako kirol gune eta zerbitzuetara sartzeko aukera izango dute. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako196 kirol zerbitzu daude egitasmoan izena emanda.
Gehiago

2026ko inauteriak: esna dezagun hartza, esna udaberria!

Aurreko astean iragarri zenez, herriko hainbat eragilek elkarlanean inauterietarako egitaraua osatu dute, negu parteko ospakizunei amaiera eman eta udaberriari ongi etorria egiteko. Jarraian otsailaren 13an izango denaren berri.
Gehiago

Egutegiak dakarrena: 2026ko otsaila

Herriko eragileek eta udalak antolatutako hainbat ekintza izango dira otsailean. Jarraian guztien bilduma.
Gehiago

Energia komunitatean izena emateko azken aukera

Zaldibiako Energia berriztagarrien komunitatea irabazi asmorik gabeko elkarte moduan eratuko da, eta bertan parte hartu ahal izango du interesa duen edozein pertsona fisiko zein elkartek. Otsailaren 8ra arte izango da bertan izena emateko aukera. Jarraian informazio interesgarri gehiago eta izena emateko formularioa.
Gehiago

Xake ikastaroa Jesus Rodriguezekin

Ximurrak Xamurren programaren baitan, otsailaren 6tik aurrera, xake ikastaroa egongo da ostiralero 17:00etatik 19:00etara udaletxe azpiko aretoan. Otsailaren 3ra arteko epea dago izena emateko, kultur etxean, udaletxean edo jarraian duzuen formularioan.
Gehiago

Euskararen egoera Zaldibian: herritarrentzako saio irekia

Urtarrilaren 28an, asteazkenean, arratsaldeko 18:00etan izango da udaletxeko areto nagusian. Zaldibiako datuen aurkezpena eta herritarrek UEMA-ren galdetegian erantzundakoen laburpena egingo dira bertan, datozen 10 urteetarako erronkei ere begiratuz.
Gehiago

Korrika batzordea antolatzeko bilera, asteartean

Aurten martxoaren 19tik 29ra ospatuko da "Korrika" Euskal Herri osoan zehar. Ekimenaren prestakuntzarako Zaldibiako Korrika batzordea sortuko da eta bertan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Lehen saioa urtarrilaren 20an, asteartean, 18:00etan udaletxeko areto nagusian.
Gehiago

Zaldibiako energia komunitatea osatzear da

Urtarrilaren 21ean, 18:00etan pleno aretoan, Energia Berriztagarrien Komunitatearen (EBK) inguruko azalpenak emango dira, eta zaldibitar denei EBK sortu eta kide izateko gonbidapena egiten diegu
Gehiago

2026ko udal aurrekontuak onartuta behin-behinean

Abenduko osoko bilkuran 2026ko aurrekontuen behin-behineko onarpena izan zen hizpide beste gaien artean. EH Bilduko ordezkarien aldeko bozkekin eta EAJ-PNVkoen abstentzioarekin onarpen prozesuan dira aurrekontuak. Udal Gobernuak aurten ere saio irekiak iragarri ditu herritarrekin urte honetako aurrekontuak eta proiektuak azaldu eta ekarpenak jasotzeko. Jarraian informazio gehiago. 
Gehiago

Kultur eta kirol taldeek 2025eko dirulaguntza justifikatzeko epea zabalik

Deialdiaren helburu da 2025ean zehar Zaldibiako irabazi asmorik gabeko kultur eta kirol erakundeek antolatu dituzten proiektuak eta urteko programak finantzatzea. Dirulaguntzaren lehen zatia udaberrian jaso zuten elkarteek eta bigarren zatia memoria aurkeztutakoan jasoko dute. Justifikatzeko azken eguna urtarrilaren 16a izango da.
Gehiago

Martxan da Zaldibiako LGBTI+ Udal-diagnostikoa

Zaldibiako Udalak, Hiruki Larroxa kooperatibarekin elkarlanean, herriko LGBTI+ errealitateei buruzko udal-diagnostikoa jarri du martxan. Helburua, LGBTI+ herritarrek beren sexualitatea libreki bizitzeko dituzten aukerak eta oztopoak hobeto ezagutzea da. Herritarren ahotsak jasotzeko, galdeketa hau betetzera gonbidatzen zaituztegu. Anonimotasuna eta konfidentzialtasuna bermatuko dira.
Gehiago