Herriko eragileek eta udalak antolatutako hainbat ekintza izango dira abenduan. Jarraian guztien bilduma.
Gehiago
Euskararen eguna gainean dugu jada. Etzi izango da, abenduaren 3an, eta Euskarari merezi duen aitortza egiteko eta herritarren artean kontzientzia pizteko asmoz, egitarau bateratua prestatu dute herriko eragileek. Jarraian duzue irakurgai.
Gehiago
Abenduaren 3an, etzi, Euskararen eguna izango da. Horren bueltan, euskararen gaia ardatz hartuta, hainbat zaldibitarri eginiko elkarrizketa motzak argitaratuko ditugu astean zehar, herritarrek gaiaren inguruan hausnar dezaten. Gaurkoan Larraitz Garmendia Munduatek hartu du hitza.
Gehiago
Zaldibiako Udalbatzak, azaroaren 11n egindako bilkuran, adierazpen instituzionala onartu zuen azaroaren 25erako, Emakumeen aurkako indarkeria desagertarazteko nazioarteko egunerako. Bestalde, Aske talde feministak indarkeria matxisten aurkako elkarretaratzea deitu du plazan arratsaldeko 19:00etarako. Jarraian, adierazpen instituzionala irakurgai.
Gehiago
Asteburuan, Mediku-Etxe pareko trafiko seinale eta semaforodun zutoina hautsi eta bota dute. Aurreko asteburuan, semaforo eta seinale berdinek kalteak izan zituzten, eta atzerago joanda, irailean, matrikulak eskaneatzen zituzten aparatuak erasotu eta egun batzuetara lapurtu zituzten. Jarraian duzue, erasoen harira, Zaldibiako Udal Gobernuaren adierazpena
Gehiago
Finantza alorrean euskararen erabilera areagotzeko hitzarmena sinatu eta aurkeztu dute gaur UEMAk, Kutxabank-ek, Laboral Kutxak eta Bankoa ABANCAk, 59 udalerri euskaldunetako alkateekin eta ordezkariekin batera. Jarraian informazio guztia.
Gehiago
Gaur, azaroaren 20a, Haurtzaroaren Nazioarteko eguna da, eta Zaldibiako Udalak eta Herri Hezitzailearen Taldeak bat egin dugu Oinherri Elkarteak kaleratu duen “Gora Haurtzaroa” manifestuarekin.
Gehiago
Azaroaren 30ean, 17:30ean, herri antzokian egingo da Uxue Alberdiren liburu berriaren inguruko bertso saioa. Miren Amuriza eta Onintza Enbeita ariko dira bertsotan. Sarrerak 10€an, egunean bertan antzokian.
Gehiago
Azaroaren 17an izango da, astelehenean, arratsaldeko 18:00etan. Berrikuntza gisa, udaletxeko areto nagusian izango da emanaldia eta bertan izango dute ikasitakoa jendaurrean erakusteko aukera.
Gehiago
Ageda Blasco ikertzaile eta hezitzaileak eskainiko du ikastaroa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteria departamentuko TREBA programaren bidez. Zaldibiako Gaztelekuan izango da azaroaren 24an eta 25ean, 17:00etatik 19:00etara, eta 12-16 urte arteko gazteei zuzenduta dago.
Gehiago
Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskumenekoak diren lanetan pauso berriak eman dira eta kontsultagai dago Ordizia eta Zaldibia arteko bidegorriaren eraikuntza proiektuaren ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua egiteko dokumentazioa
Gehiago
Astearte arratsaldean izan zen urteroko deialdia herriko festen balorazioa egiteko. Festen balorazio ona egin zen orokorrean eta hobetu beharreko zenbait arlo jaso dira herritarren eta batik bat herriko eragileen ekarpenei esker.
Gehiago