Zaldibiako Udalak urtero argitaratzen du etxez etxe banatzen duen egutegia. Aurten ere, helburu horrekin, herriarekin zerikusia duten argazkiak bildu nahi ditu. Beraz, argazkiren bat izan eta egutegian argitaratzea nahi duenak, kultur etxera eraman edo emailez bidali behar du kulturetxea@zaldibia.eus helbidera azaroaren 15a, ostirala, baino lehen. Parte hartzaileen artean Errigorako produktuen saskia zozketatuko da.
Gehiago
Zehaztu da jada herriko kirol talde eta eragileen antolaketaren arabera Restiren erabilera ordutegia. Gainera, egunak laburtzen hasi diren honetan, bere erabilerarako argi-orduak antolatu dira. Informazio osoa jarraian:
Gehiago
Urriaren 30ean, asteazkenarekin, 80 egunean filmaren emanaldia izango dugu 18:00etan udaletxeko herri aretoan. Amaieran solasean arituko gara bertan ikusitakoen harira. Filmaren nondik norakoak eta trailerra jarraian ikusgai.
Gehiago
Urriaren 12an eraso matxista bat gertatu zen Zaldibiako taberna batean. Horren aurrean, gertatutakoa salatu eta erasotutako emakumeari babesa agertu diote Askek eta Zaldibiako Udalak. Jarraian adierazpena irakurgai.
Gehiago
Asteazken honetan, hilak 23, Energia komunitatea sortzeko bilera garrantzitsua izango dugu. 18:30erako da deialdia, udaletxeko batzar aretoan. Gaian interesa duten herritar guztiei dago irekita.
Gehiago
Gaur, urriak 15, haurdunaldian, erditu ondorenean eta jaioberritan gertatzen diren heriotzek eragindako dolua ikusgai egiteko Mundu Eguna da. Jaiotza inguruko doluan garrantzitsua da bakarrik ez zaudela jakitea eta horretarako gizarte mailan aldaketa bat egitea beharrezkoa da, informazioa zabaltzea eta familiei baliabideak erraztu eta jarraipena egitea. Hori bistaraztera dator gaurko eguna, jarraitu irakurtzen.
Gehiago
Zaldibiarrek Lazkaoko Beneditarren artxiboa ezagutzeko aukera izango dute urriaren 31n eta azaroaren 15ean, iluntzeko 18:30etik 20:00etara. Horretarako izena eman behar da aurrez 943 888781 zenbakira deituta edo lbf@lbf.eus helbidera idatzita. Adi, plazak mugatuak dira eta.
Gehiago
Obra eta batik bat tramitazio-aldi luzearen ondoren, martxan da Artxanberri kalean kokatutako ibilgailuentzako karga-puntu elektrikoa. Bi hornidura puntu ditu eta jarraian dituzue informazioa eta erabilpenerako azalpenak.
Gehiago
Aurtengo ikasturtean ere bada ariketa fisikoa egiteko aukerarik Zaldibian. Udalak edota eragileek antolatuta, ireki atea osasunari. Informazio osoa jarraian eta Karreane Kultur Etxean. Aukera gehiago ere aztertzen ari gara, eskertuko da herritarren ekarpenak helaraztea ere.
Gehiago
Lau urterako erronka eta proiektuak dokumentu batean antolatu ditu udal-gobernu taldeak, 100 egitasmoko bilduma osatuz. Ioritz Berra Juaristi alkatearen hitzetan "ekarpenetara irekia dagoen eta udaleko jarduna eta lana ordenatzeko bokazioa duen lan dokumentua izango da". Etxez etxe banatuko da aste honetan eta jaien ondoren edukia mamitzeko guneak eskainiko dira.
Gehiago
2024-2025 ikasturtean euskara ikasteko matrikulazio epea zabalik da. Zaldibiako Udalak eta UEMAk elkarlanean, euskara ez dakiten herritarrei berau ikasteko gonbitea egiten die, baita ikasketa hori herrian bertan egitekoa ere. Jarraian informazio guztia.
Gehiago
Karreane Kultur Etxeko beheko solairuan egokitu da Haurrentako Udal Liburutegia. Jarraian dituzu informazio osoa eta sarbidea eskuratzeko azalpenak.
Gehiago