Xake ikastaroa Jesus Rodriguezekin

Ximurrak Xamurren programaren baitan, otsailaren 6tik aurrera, xake ikastaroa egongo da ostiralero 17:00etatik 19:00etara udaletxe azpiko aretoan. Otsailaren 3ra arteko epea dago izena emateko, kultur etxean, udaletxean edo jarraian duzuen formularioan.
Gehiago

Euskararen egoera Zaldibian: herritarrentzako saio irekia

Urtarrilaren 28an, asteazkenean, arratsaldeko 18:00etan izango da udaletxeko areto nagusian. Zaldibiako datuen aurkezpena eta herritarrek UEMA-ren galdetegian erantzundakoen laburpena egingo dira bertan, datozen 10 urteetarako erronkei ere begiratuz.
Gehiago

Korrika batzordea antolatzeko bilera, asteartean

Aurten martxoaren 19tik 29ra ospatuko da "Korrika" Euskal Herri osoan zehar. Ekimenaren prestakuntzarako Zaldibiako Korrika batzordea sortuko da eta bertan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Lehen saioa urtarrilaren 20an, asteartean, 18:00etan udaletxeko areto nagusian.
Gehiago

Zaldibiako energia komunitatea osatzear da

Urtarrilaren 21ean, 18:00etan pleno aretoan, Energia Berriztagarrien Komunitatearen (EBK) inguruko azalpenak emango dira, eta zaldibitar denei EBK sortu eta kide izateko gonbidapena egiten diegu
Gehiago

2026ko udal aurrekontuak onartuta behin-behinean

Abenduko osoko bilkuran 2026ko aurrekontuen behin-behineko onarpena izan zen hizpide beste gaien artean. EH Bilduko ordezkarien aldeko bozkekin eta EAJ-PNVkoen abstentzioarekin onarpen prozesuan dira aurrekontuak. Udal Gobernuak aurten ere saio irekiak iragarri ditu herritarrekin urte honetako aurrekontuak eta proiektuak azaldu eta ekarpenak jasotzeko. Jarraian informazio gehiago. 
Gehiago

Kultur eta kirol taldeek 2025eko dirulaguntza justifikatzeko epea zabalik

Deialdiaren helburu da 2025ean zehar Zaldibiako irabazi asmorik gabeko kultur eta kirol erakundeek antolatu dituzten proiektuak eta urteko programak finantzatzea. Dirulaguntzaren lehen zatia udaberrian jaso zuten elkarteek eta bigarren zatia memoria aurkeztutakoan jasoko dute. Justifikatzeko azken eguna urtarrilaren 16a izango da.
Gehiago

Martxan da Zaldibiako LGBTI+ Udal-diagnostikoa

Zaldibiako Udalak, Hiruki Larroxa kooperatibarekin elkarlanean, herriko LGBTI+ errealitateei buruzko udal-diagnostikoa jarri du martxan. Helburua, LGBTI+ herritarrek beren sexualitatea libreki bizitzeko dituzten aukerak eta oztopoak hobeto ezagutzea da. Herritarren ahotsak jasotzeko, galdeketa hau betetzera gonbidatzen zaituztegu. Anonimotasuna eta konfidentzialtasuna bermatuko dira.
Gehiago

Ipuin-kontaketa saioa izango da astelehen goizean Karreanen

Neguko oporretako egitarauaren barruan antolatu da Betzaida Urtaza ipuin-kontalariaren saioa, eta Karreaneko Haurren liburu txokoan izango da, astelehenean, 11:30ean. Herriko haurrak emanaldira gonbidatuta daude.
Gehiago

Bi baso eremutan lursailak erosi ditu Zaldibiako udalak

Aurreko jabeek lursail horietako pinuak eta bestelako koniferak ustiatu ondoren egin dira tratuak, erosketaren helburua bertako espezie, baso eta ekosistemen kontserbazioa indartzea eta bioaniztasunaren galera gelditzea izanik. Jarraian informazio gehiago. 
Gehiago

Luberri Kirol aretoko erabiltzaileentzat 2026rako izen emate epea zabalik

Urte hasieran ireki zituen ateak Luberri Kirol Aretoak. 2026an erabiltzaile izaten jarraitu nahi dutenek edo erabiltzaile berriek izena emateko aukera dute urtarrilaren 15era arte. Aretoa Mugiment egitasmoan sartu da gainera, horrek erabiltzaileentzat hainbat aukera zabalduko dituelarik. Jarraian xehetasunak. 
Gehiago

Urrezko Bikain ziurtagiria eman diote Zaldibiako Udalari

Eusko Jaurlaritzak asteartean banatu zituen 2025eko Bikain euskararen kalitate-ziurtagiriak, Gasteizko Europa jauregian egindako ekitaldian. Bertan Goi Mailako Bikain ziurtagiria jaso zuen Zaldibiako Udalak, UEMAko kide diren beste 10 udalekin batera.
Gehiago

Neguko oporretarako haurrentzako ekintzen agenda

Badator negua eta harekin opor egunak herriko txikienentzat. 12 urtera arteko haurrentzat antolatu diren ekintza ezberdinak agenda batean bildu ditugu. Parte hartu eta gozatu!
Gehiago