Ibarrazpin bigarren etxebizitza bloke bat egiteko asmoa jakinarazi dio Grupo Arrasate taldeak Zaldibiako udalari. Promozio berri hau egingarria ote den jakiteko herritar interesatuen bila ari dira.
Gehiago
Pilates eta Hipopresiboak, Hirugarren Adineko Mantenimendua, eta Buru eta Gorputz Estimulazioa ikastaroak antolatu dira 2026/2027 ikasturterako, eta urriaren 16ra arte zabalik egongo da izena emateko epea.
Gehiago
Zaldibiako Jaietara etortzeko gaueko autobus zerbitzua indartuko da urriaren 3an eta 10ean.
Gehiago
Gaur zortzi hasita, aurten urriaren 1, 2, 3, 4 eta 10ean ospatuko ditugu Zaldibiako festak. Hemen duzue azken hilabeteetan herriko eragile eta norbanakoekin batera egositako egitarau zabala. Dagoeneko etxean jasoko zenuten euskarriaren bertsio digitala duzue hau.
Gehiago
Zaldibiako Udalak, AEK euskaltegiak eta UEMAk euskara ikasi nahi duten herritarren asmo eta beharrak ezagutu nahi ditugu, herriko eskaintza antolatzeko. Irailaren 23ra arte eman daiteke izena.
Gehiago
Urriaren 8rako greba dago deituta udal administrazioan, Udalhitz hitzarmena berritzeko negoziaketak tarteko. Zaldibiako udal langileek bat egin dute deialdiarekin eta, beraz, eten egingo dira udal zerbitzu guztiak.
Gehiago
Hastear dauden herriko jaiak direla eta, hauek iraun bitartean, herriguneko ibilgailuen joan etorrian eta aparkalekuetan eragingo duten zenbait neurri hartu dira. Jarraian dituzue ikusgai.
Gehiago
Zergabilketa epea: Urriak 1 - Azaroak 16
Gehiago
Aritz Galarragaren azken lana izango da hurrengo solasaldirako gaia
Hamasei herrialdek hartu dute parte anaiztasunaren jaian. Janariaz gain, artisautza, bitxi eta eskulanak ere izan dira erosi nahi zuenarentzat.
Asteartea, urriak 6, arratsaldeko 16:00etan udal aretoan izango da HITZALDIA.Euskara eta kulturaren transmisioak duen garrantziaz arituko zaigu Gotzon Barandiaran, euskal idazle eta kulturgilea
Zubitara goiza pasatzera joan ginen aurrekoan 1.zikloko guztiak, eguraldi bikaina aprobetxatuz.
Isiltasun luze baten ostean, piztu dituzte Arkakuso irratiko mikrofonoak.
Astelehenean, LH3ko ikasleek argazkian ikusten den zabor guztia bildu zuten eskola inguruan, soilik 20 minututan. Harrigarria!
Pasa den ostegunean ETB-ko "Tribuaren berbak"-eko kideak etorri ziren. Euskara eta Kulturartekotasuna proiektuaren inguruan eta gela bilerei buruz galdetu zieten bi irakasleri eta 4 gurasori. Azaroan emango dute telebistan.