Zaldibiako Udalak urtero argitaratzen du etxez etxe banatzen duen egutegia. Aurten ere, helburu horrekin, herriarekin zerikusia duten argazkiak bildu nahi ditu. Beraz, horizontalean ateratako argazkiren bat izan eta egutegian argitaratzea nahi duenak, kultur etxera eraman edo emailez bidali behar du kulturetxea@zaldibia.eus helbidera azaroaren 13a, ostirala, baino lehen.
Gehiago
Azaroaren 4an, asteazkenez, egingo da 2026ko festen balorazio saio irekia, 18:00etan udaletxeko areto nagusian. Herritarrak eta herriko eragileak gonbidatuta daude bilerara. Etortzerik ez duenak ere iritzia eman dezake, jarraian duzuen formularioa betez.
Gehiago
Zaldibiako Udalak irmoki gaitzesten ditu herriko jaietako asteburuetan gertatutako sexu-erasoak, baita herrian izandako gainerako indarkeria-adierazpenak eta txikizioak ere. Jarraian adierazpena irakurgai.
Gehiago
Ximurrak Xamurren programaren baitan, Zaldibiako Topalekuan xake ikastaroaren bigarren edizioa antolatu da 18 urtetik gorako herritarrentzat. Jesus Rodriguezek gidatuko du ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara, azarotik maiatzera bitartean. Informazioa eta izen-ematea, kultur etxean edo jarraian.
Gehiago
Pasa den astean abiatu genituen Zaldibiako Jaiak, eta gaur arratsaldean eta bihar jarraipena izango dute. Hona hemen egunotako egitaraua eta musika taldeen inguruko informazioa.
Gehiago
2026ko azaroaren 29an izango dira Hauteskunde Orokorrak. Hautesle errolda 2026/07/30ean itxi zenez, ordutik hona etxebizitzaz aldatu eta erroldan aldaketaren bat egin duenak aurreko puntuan bozkatu beharko du. Ezagutu bozkatzeko eskubideari eta prozesuari buruzko informazio guztia.
Gehiago
Urriaren 8rako greba dago deituta udal administrazioan, Udalhitz hitzarmena berritzeko negoziaketak tarteko. Zaldibiako udal langileek bat egin dute deialdiarekin eta, beraz, eten egingo dira udal zerbitzu guztiak.
Gehiago
Hastear dauden herriko jaiak direla eta, hauek iraun bitartean, herriguneko ibilgailuen joan etorrian eta aparkalekuetan eragingo duten zenbait neurri hartu dira. Jarraian dituzue ikusgai.
Gehiago
Gaur, urriak 23, arratsaldeko 19:00etan herriko plazan, Etxebizitza asanblada izango da. Azaroaren 11rako deitutako greban, parte hartzeaz gain, antolakuntzan ere zuen aletxoa jartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Egoeraren larritasunaz jabetuta eta momentuaren garrantziaz ohartuta, zatoz parte hartzera!
Larunbatean Herri Kirolen topaketa izango dugu Ordizian eta bertarako prestaketan aritu gara egun hauetan.
Kartelak taldeka osatzen ari gara, ondoren Haur Hezkuntzakoei aurkezpenak egiteko
Igor Elortza, Maider Arregi eta Oihana Bartra izan ditu kantukide IX. zapi janztean
Irratsaio berri batekin datoz arkakusoak.
Beti Gazte elkarteak antolatuta ostegunean Oiartzungo Herri Musikaren museoa bisitatuko dugu eta Larrarte sagardotegian bazkalduko dugu.
Aste honetan, Irati eta Maite etorri dira gurekin basora. Beraien prestatuko jarduera bat egin dugu, baso detektibeak eta arrastolariak bihurtu gara denok.