Udalbatzaren bilkura udaletxeko batzar aretoan egingo da, 18:00etan hasita. Jarraian irakurgai landuko diren gaiak.
Gehiago
Karreane Kultur Etxeak goizeko ordutegia izango du gaurtik uztailaren 30era bitartean, eta 10:00etatik 13:30era egongo da zabalik. Bestalde, abuztuaren 1etik 31ra itxita izango da zerbitzua.
Gehiago
Asteartean, ekainak 30, Lazkaomendirako bidea itxita egongo da goizeko 9:00etatik arratsaldera arte. Amaiera emango zaie duela bi aste Olaldetik Bianda (Miranda) baserrirako tartean biondak edo quitamiedosak jartzeko hasi zituzten lanei.
Gehiago
Datorren astelehenean, ekainak 15, arratsaldeko 15:00etan itxiko da Gazte festetan jakiak saltzeko postua jartzeko eskaera egiteko epea. Hurrengo egunean, hilak 16, goizeko 11:00etan udaletxeko batzar aretoan, zozketa egingo da aurkeztu direnen artean. Jarraian, informazio gehiago.
Gehiago
Etzi, asteazkena, ekainak 10, Lazkaomendirako bidea itxita egongo da goizeko 9:00ak eta arratsaldeko 18:00ak artean. Olaldetik Bianda (Miranda) baserrirako tartean bionda edo bazter-babesa (quitamiedosa) instalatuko da.
Gehiago
Ekainaren 4rako greba dago deituta udal administrazioan, Udalhitz hitzarmena berritzeko negoziaketak tarteko. Zaldibiako udal langileek bat egin dute deialdiarekin eta, beraz, eten egingo dira udaletxeko, kultur etxeko eta brigadako lanak.
Gehiago
Ostiralean, Oin Lur Irristaka elkarteak antolatutako V. Patin Topaketa dela eta, ibilgailuen JOAN ETORRIA ETENGO DA Santa Fe eta Artxanberri kaleetan. Hemen duzue informazio guztia.
Gehiago
Udal brigadako langileek horrela aurkitu dute gaur goizean udaletxeko komun publikoa. Hosto, paper, kaxa, botila, zorro eta abarrez beteta agertu dira komuna, konketa eta zorua. Ondorioz, itxita egongo da datozen egunetan. Zaldibiako Udalak onartezintzat jotzen ditu horrelako jarrerak, eta herritar guztienak diren azpiegiturak errespetatzeko deia egiten du.
Gehiago
Bihar, larunbata, Zaldibiako Mendi Lasterketa dela eta, ibilgailuen JOAN ETORRIA ETENGO DA ondoren zehaztutako ordu eta eremuetan.
Gehiago
EAEko udalek urte asko daramatzate lan baldintzak hobetuko dituen akordiorik gabe. Zaldibiako Udaleko langileek bat egin dute baldintzak hemen erabakitzearen alde maiatzaren 14rako deituta dagoen greba orokorrarekin.
Gehiago
Zergabilketa epea: maiatzaren 4tik ekainaren 15era
Gehiago
Gaur, bihar eta etzi, Zaldibiako Udal Liburutegia zabalik egongo da 14:00etatik 18:30era. Ondoren, ordea, ostegunean hasi eta apirilaren 12ra arte itxita egongo da. Hilaren 13an irekiko ditu berriro ateak, ohiko ordutegian. Bestalde, udaletxea zabalik egongo da bi aste hauetan ere, jaiegunetan izan ezik.
Gehiago
2026ko otsailaren 27ko datako Alkatetzaren Dekretuaren bidez, ohiko egoiliarrik inskribatua ageri ez den bizileku erabilerako ondasun higiezinen titular izateagatik, osaturiko behin-behineko Ondasun Higiezinen Zergako zergadunen zerrenda onartu da. Alegazioak aurkezteko epea: martxoaren 31ra arte, hau barne, Zaldibiako udaletxeko harreran edo zaldibia.eus atariko egoitza elektronikoan
Gehiago