Herriko jaietan jakiak saltzeko bi furgoneta jartzeko zozketa

Zaldibiako jaietarako hainbat eskaera izaten dira herrian ogitarteko eta abarrak saltzeko postu edo furgonetenak. Eskaera guztien artean bi espazio zozketatuko dira: bat zozketa libre bidez eta bestea Goierrin erregistratutako jarduera ekonomikodunen arteko zozketa bidez. Jarraian oinarriak eta informazio gehiago.

 

1. Bi furgonetentzat bi espazio zozketatuko dira Festetan ogitartekoak eta saltzeko furgoneten artean, oinarrietan idatzitako prozedurari jarraituz.

  • Lehenengo espazioa: Eskaera guztien artean egindako zozketa bidez esleituko da.
  • Bigarren espazioa:
    • Goierri Eskualdean erregistratutako jarduera ekonomikodunen artean zozketatuko da, beti ere bat baino gehiago aurkeztuko balira. Goierri Eskualdekoen artean eskaera bakarra edo bat bera ere ez balego,  eskaera guztien artean zozketatuko da bigarren postua. 
    • Zozketa bidezko behin-behineko esleipenean ordezko bat izendatuko da, espazio bakoitzerako, lehenengoak huts egingo balu ere.

2. Okupazioaren lekua: Santa Fe 23 helbidea: 1. espazioa, 2. espazioa

3. Okupazio egunak: 2026ko urriak 1, 2, 3, 4, 9 eta 10

4. Eskaerak aurkezteko epea irailaren 14an amaituko da.

5. Zozketa eguna eta ordua: 2026ko irailaren 16an egingo da, 10:30ean, udaletxean

6. Zozketaren emaitzaren jakinarazpena: Zaldibiako Udalaren atarian, hau da, HEMEN argitaratuko da zozketaren egunean bertan, arratsaldeko 15:00ak baino lehen eta horrek jakinarazpen-izaera izango du eragin guztietarako.

 

Jarraian irakur ditzakezue oinarri arautzaileak: