Pasa den astean abiatu genituen Zaldibiako Jaiak, eta gaur arratsaldean eta bihar jarraipena izango dute. Hona hemen egunotako egitaraua eta musika taldeen inguruko informazioa.
URRIAK 9, GAUR
Xirika Kultur Elkarteak antolatuta:
URRIAK 10, LARUNBATA (KUADRILLA EGUNA)
ANDONI OLLOKIEGI: Andoni Ollokiegi euskal kantari, musikari eta konpositorea da eta ezaguna egin da Euskal Herri osoan zehar jaietan, txosnetan eta kultur ekitaldietan eskaintzen dituen zuzeneko emanaldi energikoengatik.
KILIMAK: Euskarazko runbaren aitzindari eta erreferente nagusietako bat bihurtu da Kilimak taldea. Taldeak runba musika generoan oinarritutako musika dantzagarria eskaintzen du eta taldearen izenak, hain zuzen ere, musika horrek sabelean eragiten duen zirrara adierazi nahi du.
ZATEKEEN: Zatekeen Erromeria taldeak Zumarraga eta Urretxun du jatorria, eta emakumez osatutako talde gaztea da. Euskal Herriko txoko askotako jaiak alaitzen dihardute erromeria klasikoa zein modernoa uztartuz; trikitiarekin eta erritmo biziekin emanaldi dantzagarriak eskaintzen dituzte.
DJ SIWANABA: DJ Siwanaba DJ euskaldun-nikaraguarra da. Bere proiektua musika dekolonialean oinarritzen da. Izan ere, DJ munduan murgildu zenean, ohartu zen Euskal Herrian pertsona arrazializatu eta migratu asko bizi arren, horiek ez daukatela presentziarik eszenatokietan eta plazetan. Hala, proiektua sortu zuen Erdialdeko eta Hego Amerikako eta Karibeko jatorria duen musika eta musika elektronikoa uztartuz. Aukeratzen dituen abesti tradizionalen bidez herrialde horietako historia musikala errekuperatu eta balioan jarri nahi du DJ Siwanabak, eta era berean musika elektronikoarekin gaur egunera ekarri. Zaldibiako saioan, hasieran, bere Euskal Herriko artista lagunen abestiekin sarrera bat egingo du, eta ondoren bere proiektua aurkeztuko du.