Zabalik dago ihes-gela ibiltarian izena emateko epea

Apirilaren 27an ihes-gela edo scape room ibiltaria izango dugu Zaldibian. Doan izango da eta 16 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute. Taldeka eman behar da izena, gehienez 5 lagunekoak. Txanda bakoitza 40 minutukoa izango da. Sinopsia eta erreserba egiteko informazioa, jarraian.
Gehiago

Berritasunak Karreane kultur etxean

Zaldibiako Udaleko Kultur, Kirol, Euskara eta Gazteria zerbitzuak teknikari berri du: Aiora Larrañaga oriotarra. Era berean, aldaketak eman dira Karreane kultur etxearen ordutegian. Aurrerantzean, Kultur eta Kirol zerbitzuaren eta udal liburutegiaren ordutegia honakoa izango da: astelehenetik ostiralera, 14:00etatik 18:30era. Ostegun eta ostiraletan, goizez ere zabalik egongo da, 10:30etik 12:30era.
Gehiago

Haurrentzako zirku tailerra

Asteartean, hilak 26, hiru orduko saioa izango da, bi txandatan banatuta: 10:00etatik 11:30era, HH 4 eta 5 mailakoak eta LH1 eta 2. mailakoak, eta 11:30etik 13:00etara, LH 3, 4, 5 eta 6. mailakoak. Informazio gehiago, jarraian.
Gehiago

Zopa antzezlana, ostiralean

Ostiral honetan, hilak 22, gaueko 22:30ean ZOPA antzezlana izango da antzokian. Hitanoa du oinarri eta sorpresaz beteriko erretiro espiritual batean kokatzen da. Sarrerak kultur etxean daude salgai: 5 €an helduenak eta 2€an langabetuenak edo 14-18 arteko gazteenak. Gaur eta bihar, Zaldibian erroldatuek izango dute lehentasuna.
Gehiago

Edoskitze tailerrak, AmaSarearen eskutik

Haurdun, edoskitzean edo erditu ondorenean dauden emakumeei zuzenduta daude Anabel Urkiola fisioteraupeutak eta Uxue Castellano emaginak eskainiko dituzten tailerrak. Lehen zita apirilaren 11n, 17:00etan Karreaneko ganbaran. Asmoa hilean behin elkartzea da, baina parte hartzaileen beharretara egokituko da. Doan da eta hamabirentzako lekua dago, zaldibiarrek lehentasuna dutelarik. Izen-ematea: apirilaren 5era arte.
Gehiago

Korrika, badator

Ostegunean Irundik abiatu eta martxoaren 24an amaituko da Baionan aurtengo korrika, 23. edizioa. Jarraian, Zaldibiako Korrika Batzordeak eta hainbat eragilek elkarlanean osatutako egitaraua. Ika, ika, ika, Korrika!
Gehiago

Salto! udalekuetan izena emateko epea zabalik

Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak antolatu ditu UEMAK aurten ere. Salto! udalekuek izaten duten arrakasta ikusita, aurten bi txanda izango dira 2006-2009 arteko gazteentzat: ekainaren 24tik uztailaren 2ra, eta uztailaren 4tik 12ra. Ohi bezala, ibiltaria izango da ekimena eta Arantzatik Elizondorako bidea egingo dute gazteek, Nafarroan barrena. Izen-ematea zabalik dago martxoaren 31ra arte.
Gehiago

Hainbat ekitaldi Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira

Martxoaren 8a, Emakumeon Nazioarteko Eguna, orain arte lortutakoa ospatzeko egunetik haratago, oraindik egiteko asko dagoela onartu eta aldarrikapenak egiteko eguna ere bada. Zaldibian, udalak eta Aske talde feministak, Lardizabal eskolarekin eta bestelako eragileekin batera hainbat ekintza antolatu dituzte gaurko eta biharko. Jarraian guztiak ikusgai.
Gehiago

AISA Oinarrizko euskara ikastaroa

Martxoaren 8ra arte zabalik dago AISA Oinarrizko euskara ikastaroan izena emateko epea. Klaseak astelehen, astearte eta asteazkenetan dira Karreaneko beheko gelan, 14:15etik 15:35era. Izena emateko deitu edo idatzi 676531079 telefonora. Klaseak doan izango dira. Animatu!
Gehiago

Herri Hezitzailearen inguruko azken saioa igandean

Txatxilipurdi Elkarteko lagunekin Herri Hezitzaileari buruzko hirugarren eta azken saioa egingo da igandean. Azarotik hona egindako bidean, mugarri garrantzitsua izango da. Karreanen jarri da hitzordua, arratsaldeko 18:00etan. Jarraian informazioa. 
Gehiago

Egutegiak dakarrena: martxoa

Herriko eragileek eta udalak antolatutako hainbat ekintza izango dira martxoan. Jarraian guztien bilduma.
Gehiago

Antzerki tailerrak: antzerkia baino gehiago

Azaroan hasi zuten ikasturtea Kristina Ropero antzerki gidariarekin LH 4, 5 eta 6, DBH 1 eta 2ko hainbat herritarrek. Otsailetik helduen taldea ere martxan da eta maiatza hasieran taularatuko dute emanaldia.
Gehiago