Azaroaren 30ean, 17:30ean, herri antzokian egingo da Uxue Alberdiren liburu berriaren inguruko bertso saioa. Miren Amuriza eta Onintza Enbeita ariko dira bertsotan. Sarrerak 10€an, egunean bertan antzokian.
Andrazkoei buruzko istorioak jaso ditu Uxuek, nagusiki emakumeek kontatuak. Ahoz jasoak idatziz eman ditu orain Esne berriketan izeneko liburuan. Liburua aurkezteko zenbait bertso-saio literario antolatuko ditu Iban Urizar Amorante musikariarekin eta lagun bertsolariekin. Zaldibiara Miren Amuriza eta Onintza Enbeita etorriko dira.
Herriko adindun emakumeak ahalduntzeko XIMURRAK XAMUR programaren testuinguruan kokaturik dago ekintza hau, eta emanaldian talde honetako emakumeek txokolatea jarriko dute bertaratutakoek hartzeko.
10 €ko sarrera kobratuko da egunean bertan, antzokian.