Euskararen egunaren bueltan, hainbat ekimen datozen egunetan

Euskararen eguna gainean dugu jada. Etzi izango da, abenduaren 3an, eta Euskarari merezi duen aitortza egiteko eta herritarren artean kontzientzia pizteko asmoz, egitarau bateratua prestatu dute herriko eragileek. Jarraian duzue irakurgai.

 

Asteazkenean izango da Euskararen Eguna, eta horren harira hainbat ekimen antolatu dira herrian. Duela urtebetetik martxan da Zaldibiako Euskara Mahaia eta bertan egindako lanketa herrira zabaldu nahi da, herritarren artean euskararen aldeko kontzientzia pizteko. Horretarako, herriko hainbat eragilek elkarlanean egitarau bateratua adostu dute. Zaldibiako Euskara Mahaiak, Lardizabal Eskolak, Zaldibiako Gazte Asanbladak, Etxekonekok elkarteak eta Zaldibiako Udalak antolatu dituzte Euskararen egunerako ekitaldiak, eta horietan parte hartzeko deia luzatu diete zaldibitarrei.

Hona hemen egitaraua:.

  • Abenduaren 2an, bihar. Ameli ipuin kontalaria Zaldibian. Sei saio eskainiko ditu eskolako haurrentzat Haurren Liburu Txokoan, eskolako ordutegian.
  • Abenduaren 3an, etzi. Euskararen Eguna.
  • - 12:00etan, kantu-jira herriko plazan Lardizabal Eskolak antolatuta.
  • - 18:00etan, Mintzodromoa egingo da Herri Aretoan, euskararen gaia ardatz hartuta..
  • Abenduak 5, ostirala, 18:00etan hasita, Mihiluze Herrikoia Zaldibiako antzokian, Zaldibiako Gazte Asanbladak antolatuta. Bi laguneko taldeek parte hartuko dute. Izen-ematea, 681082228 zenbakira deituta.
  • Abenduak 14, igandea, 18:00etan hasita, Maspalomas filmaren proiekzioa Zaldibiako antzokian. Sarrera 3€.

Bestalde, abenduaren 3an, galdetegi bat zabalduko da herritarren artean, euskararen egoeraren inguruan duten iritzia ezagutzeko. UEMAk prestatu du galdetegia, eta bertan jasotzen diren emaitzak urtarrilean aurkeztuko dituzte.