Musika eskolako ikasleek Santa Zeziliako kontzertua eskainiko dute

Azaroaren 17an izango da, astelehenean, arratsaldeko 18:00etan. Berrikuntza gisa, udaletxeko areto nagusian izango da emanaldia eta bertan izango dute ikasitakoa jendaurrean erakusteko aukera.

 

Musikarien eguna azaroaren 22an ospatzen dela, eta egun horren bueltan kontzertua antolatu du Zaldibiako Musika Eskolak. Azaroaren 17an izango da, datorren astelehenean, 18:00etan hasita udaletxeko batzar aretoan. Emanaldi berezia izango da eta familia giroa sortzea da helburua. Oneka Garmendia Musika Eskolako Zaldibiako koordinatzailearen hitzetan, ikasturte amaieran plazan egiten den kontzertuan zaila da ikasle guztiek euren musika tresnarekin pieza bat jotzea. Horregatik, formatu txikiko kontzertu bat antolatu dugu eta ikasle guztiei eman diegu bertan parte hartzeko aukera, hasiberriek eta baita urte asko daramatzatenek ere". Emanaldi polita prestatu dute, kantua, pianoa, gitarra, zeharkako txirula eta trikitixa uztartuko dituena.

 

EGUNA: azaroak 17, ASTELEHENA

ORDUA: 18:00etan

LEKUA: Udaletxeko areto nagusian