HERRIKO FESTAK 2026: Festak antolatzeko bigarren bilera

Maiatzaren 27an, asteazkena, egingo da Zaldibiako festen diseinu eta antolakuntzarako bigarren saioa, 18:00etan Karreaneko ganbaran. Herritar oro dago gonbidatuta. 

 

Urriaren hasieran ospatuko dira Zaldibiako Festak, eta antolaketa lanetan hasia da dagoeneko festa batzordea. Apirilaren 29an egin zen lehen bilera herriko eragile eta norbanakoekin proposamenak biltzeko, eta hurrengo hitzordua maiatzaren 27an, izango da, 18:00etan hasita, Karreaneko ganbaran. Saio horretan asmoa da egitaraua zehaztea eta txupinazoa nork bota dezakeen erabakitzea.

Herriko hainbat talde eta eragileren ordezkariak izango dira bertan, baina herritar guztiak daude saiora gonbidatuta.

FESTA BATZORDEKO LEHEN BILERA

  • EGUNA: Maiatzak 27
  • LEKUA: Karreaneko ganbaran
  • ORDUA: 18:00etan
  • JORRATUKO DIREN GAIAK
    • Egitaraua finkatzea
    • Txupinazoa nork botako duen erabakitzea