HERRIKO FESTAK 2026: Festak antolatzeko hirugarren bilera

Bihar, asteazkena, egingo da Zaldibiako festen diseinu eta antolakuntzarako hirugarren saioa, 18:30ean Karreaneko ganbaran. Herritar oro dago gonbidatuta.

 

Urriaren hasieran ospatuko dira Zaldibiako Festak, eta bi astebururen bueltan banatuko dira jaiak: Urriaren 1etik 4ra eta urriaren 10ean.

Dagoeneko jaietako egitaraua zehaztuta dago, beraz, bileran behin betiko egitaraua jakinarazi ondoren, izen-ematea eta antolaketa lanak adostea izango da hurrengo urratsa. Eragileak eta gaian interesa duten herritarrak bileran parte hartzera deituta daude.

FESTA BATZORDEAREN HIRUGARREN BILERA

  • EGUNA: Irailak 3
  • LEKUA: Karreaneko ganbaran
  • ORDUA: 18:30ean
  • JORRATUKO DIREN GAIAK
    • Egitaraua jakinarazi
    • Antolaketa lanak zehaztu eta bazkari herrikoietako izen-emateak definitu