Bost urtetik behin egiten da euskararen erabilerari buruzko kale neurketa, gure hizkuntza herrian izaten ari den bilakaera ezagutzeko. Azterlana egiteko bi boluntario behar ditu Udalak, eta interesa dutenek kulturetxea@zaldibia.eus helbidera idatzi dezakete edo kultura teknikariarekin harremanetan jarri zuzenean.
Neurketa iraila eta urria bitartean egitea aurreikusi dute UEMAko arduradunek: egunero egingo da astebetez, egunean ordubetez, eta baita bigarren asteburu batean ere. Neurketa egiteko boluntarioek kalean zein hizkuntza entzuten duten jaso beharko dute aplikazio baten bidez. Dena dela, aplikazioa nola erabili ikasteko ordutebeko online formazio batean parte hartuko dute boluntarioek; online saioa irailaren 16an izango da.
Edozein herritarrek parte hartu dezake boluntario gisa. Ikasleei dagokionez, neurketan parte hartzen duten EHUko ikasleek aukera askeko kreditu bat jasoko dute.