Pasa den asteko ohiko osoko bilkuran 2025eko aurrekontuen behin-behineko onarpena izan zen hizpide beste gaien artean. EH Bilduko ordezkarien aldeko bozkekin eta EAJ-PNVkoen abstentzioarekin onarpen prozesuan lehen pausoa eman da. Udal Gobernuak saio irekiak iragarri ditu herritarrekin datorren urteko aurrekontuak eta proiektuak azaldu eta ekarpenak jasotzeko. Jarraian informazio gehiago.
Gehiago
Zaldibiako Udalak irmoki gaitzetsi du mota guztietako indarkeria matxista, eta beste erakunde batzuekin, mugimendu feministarekin eta gizarte osoarekin modu koordinatuan lan egiten jarraitzeko konpromisoa berretsi du. Bestalde, Aske taldearekin batera, indarkeria matxisten aurkako elkarretaratzea deitu du plazan arratsaldeko 18:30erako. Jarraian, adierazpen instituzionala irakurgai.
Gehiago
Urriaren 30ean, asteazkenarekin, 80 egunean filmaren emanaldia izango dugu 18:00etan udaletxeko herri aretoan. Amaieran solasean arituko gara bertan ikusitakoen harira. Filmaren nondik norakoak eta trailerra jarraian ikusgai.
Gehiago
Gaur, urriak 15, haurdunaldian, erditu ondorenean eta jaioberritan gertatzen diren heriotzek eragindako dolua ikusgai egiteko Mundu Eguna da. Jaiotza inguruko doluan garrantzitsua da bakarrik ez zaudela jakitea eta horretarako gizarte mailan aldaketa bat egitea beharrezkoa da, informazioa zabaltzea eta familiei baliabideak erraztu eta jarraipena egitea. Hori bistaraztera dator gaurko eguna, jarraitu irakurtzen.
Gehiago
Lau urterako erronka eta proiektuak dokumentu batean antolatu ditu udal-gobernu taldeak, 100 egitasmoko bilduma osatuz. Ioritz Berra Juaristi alkatearen hitzetan "ekarpenetara irekia dagoen eta udaleko jarduna eta lana ordenatzeko bokazioa duen lan dokumentua izango da". Etxez etxe banatuko da aste honetan eta jaien ondoren edukia mamitzeko guneak eskainiko dira.
Gehiago
Gaur, ekainak 28, LGTBIQ+ harrotasunaren eguna ospatzen da Nazioartean. Atzoko udalbatzan ere presente izan zen gaia eta jarraian duzuen adierazpena onartu zen.
Gehiago
Abenduko Osoko Bilkuran behin-behineko onarpena eman zitzaien 2024rako udal aurrekontuei, EH Bilduren aldeko bozkekin eta EAJ-PNVren aurkakoekin. Guztira 2.366.081,83€ko aurrekontua da. Urtarrilaren 23an, asteartea, azalpen saio irekia egingo da 18:30ean Herri Aretoan. Jarraian xehetasunak.
Gehiago
Abenduaren 18an, astelehenarekin, ospatuko da aurten ere Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Eguna. Oinarrizko askatasun eta eskubideak babestu eta bermatzea aldarri duen egunaren bezperan dokumentala eskainiko da Antzokian. Fermin Muguruzak zuzendutako dokumentalak Euskal Herrian Bidasoa ibaiaren bi ertzetan bizi den errealitatea biltzen du. Jarraitu irakurtzen.
Gehiago
Zaldibiako Udaleko "Komunitatea eta zaintza" arlotik, azaroaren 9a eta 19aren artean zaintzaren inguruko inkesta zabaldu zitzaien herritarrei. Azaroaren 30eko greba feminista orokorra gainean dugun honetan, inkestaren emaitzak eta hauetatik ateratako ondorioak edo gogoeta jarri nahi genuke ikusgai.
Gehiago
Udaleko langileen batzarrak bat egin du ostegunerako deituta dagoen greba feminista orokorrarekin. Beraz, udal zerbitzu guztiak ITXITA egongo dira azaroaren 30ean. Udal Gobernuak ere bat egin du grebarekin eta dagoeneko iragarri dira Zaldibian greba egunerako deitu diren ekimenak.
Gehiago
Indarkeria matxistaren aurkako kontzentrazioa deitu dute biharko Askek eta Zaldibiako Udalak, 13:00etan herriko plazan. Astearterako berriz, hitzaldia antolatu du Etxekonekok elkarteak, 18:00etan udaletxeko herri aretoan. Hitzaldia gazteleraz emango du Hajar Samadik, emakume musulmandarren Bidaya elkarteko lehendakariak.
Gehiago
0-6 urte arteko haurrentzako (jaioberrietatik hasi eta haur hezkuntzan dauden arte) Kimuene Kulturgunean kokaturik dagoen jolas-gela dugu Haritza jolas gela. Negu giroa hastearekin batera, erabiltzaile izateko bideak gogorarazi nahi ditugu.
Gehiago
Sustraiak beste herrialdeetan izan arren gurean errotu diren hainbat euskaldunen eskariz abiatu da kanpaina, hasiera batean gainerako herritarrek euskara ukatzen dietela sumatuta. Euskarak kolore asko dituela eta azalaren kolorea askotarikoa izan arren herritar horiek guztiak euskaldunak direla gogorarazi nahi da UEMAK abiatutako kanpainan.
Gehiago