Ostegunean, hilak 16, izango da 2025eko aurrekontu eta egitasmoak azaltzeko bigarren saioa. 18:00etan udaletxean jarri da hitzordua eta berdintasuna, aniztasuna, zaintza, ongizatea eta herritarrak izango dira hizpide, besteak beste.
2025eko aurrekontuak indarrean direla, ostegun honetan bigarren herri batzarra egingo da aurtengo erronka eta proiektuak aurkezteko. Saio honetan, zaintza eta komunitatearen lan-eremua izango da ardatz.
Herritar eta eragileei bertaratzeko deia egiten die Udalak.
Oharra: euskaraz ez dakitenentzat aldibereko itzulpena eskainiko da gaztelerara. Para quien no sepa euskara, se ofrecerá servicio de traducción simultanea al castellano.