2025eko udal aurrekontuak onartuta behin-behinean

Pasa den asteko ohiko osoko bilkuran 2025eko aurrekontuen behin-behineko onarpena izan zen hizpide beste gaien artean. EH Bilduko ordezkarien aldeko bozkekin eta EAJ-PNVkoen abstentzioarekin onarpen prozesuan lehen pausoa eman da. Udal Gobernuak saio irekiak iragarri ditu herritarrekin datorren urteko aurrekontuak eta proiektuak azaldu eta ekarpenak jasotzeko. Jarraian informazio gehiago. 

 

2025erako AURREKONTUAK: EZAUGARRI NAGUSIAK

  • AURREKONTUAREN GUZTIZKOA: 2.516.017,00€ 
  • SARRERA NAGUSIAK: Udal Foru Funtsa (1.543.648,00€), Zerga ezberdinak (366.000€), Zerbitzuengatiko prezio publikoak (450.700€) 
  • GASTUAK
    • UDAL LANGILEGOA: 950.918,09€, 18 udal langile, kargu publiko 1 eta udako jardueretako begiraleak.
    • KANPO ZERBITZUAK: 851.325€ mantenua, zerbitzuak, hornidurak, konponketak, informatika...
    • EKARPENAK ETA LAGUNTZAK: 390.700€, mankomunitateak, eragileak, hedabideak...
    • INBERTSIOAK ETA MAILEGUAK: 303.073€, plazaren eraberritzea eta parkea, mugikortasuna, luberri aretoko makineria, udaletxea, lursailen erosketa, baserritar makinaria erosketa eta jasangarritasun energetikoa. 

 

2025erako AURREKONTUAK: AZALPEN SAIO IREKIAK

Zaldibiako Udalak urtero antolatzen du abendu-urtarrila aldean Udal Herri Batzarra aurrekontuen eta proiektuen azalpena eman eta ekarpenak jasotzeko. Aurtengoan aldaketa etorriko da batzarra antolatzeko moduan: batzar bakarra izan beharrean, abenduan eta urtarrilean zehar 3 saio izango dira, ordubeteko iraupenekoak. Honela, udal antolakuntzak oinarri dituen 3 eremuetako bakoitzak bere saioa izango du:

  • ABENDUAK 19, OSTEGUNA: 
    • HERRI BIZIGARRIA: herri antolamendua, mugikortasuna, energia, elikadura, lana, zerbitzuak, ingurumena eta etxebizitza.
    • ORDUA: 18:030ean
    • LEKUA: udaletxeko areto nagusian
  • URTARRILAK 16, OSTEGUNA:
    • ZAINTZA ETA KOMUNITATEA: berdintasuna, aniztasuna, ongizatea eta herritarrak
    • ORDUA: 18:00etan
    • LEKUA: udaletxeko areto nagusian
  • URTARRILAK 23, OSTEGUNA:
    • HERRIGINTZAREN KULTURA: euskara, kultura, kirola, gazteria, hezkuntza, auzolana eta memoria
    • ORDUA: 18:00etan
    • LEKUA: udaletxeko areto nagusian

Herritar eta eragileei saioetara bertaratzeko deia egiten die Udalak, azalpenak jaso, zalantzak argitu eta ekarpenak elkar-trukatzeko. Zatoz!