Askok ikusiko zenuten Xanti Ormaetxea plazan puskatutako zuhaitz bati begira, akasko lanean ere bai.
Gehiago
ASISKO URMENETAren AMAIUR LIBERA STATE liburuaren aurkezpena izango dugu Zaldibian.
NOIZ: AZAROAK 29 ASTEARTEA
ORDUA: 18:30ean
LEKUA: Karreane Kultur Etxean
Gehiago
Aurrekontuak onartzearekin batera eman zitzaien bide bi proiektuei. Batak, segida ematen dio 2018an irekitako Kimuene Kulturgunea egokitzeari, eta besteak 2021ean haurreskolako teilatuan jarritako energia auto-hornikuntzaren bideari. Jarraian informazio osoa:
Gehiago
Zaldibiako Udalak urtero argitaratzen du etxez etxe banatzen duen egutegia. Aurten ere, helburu horrekin, herriarekin zerikusia duten argazkiak bildu nahi ditu. Beraz, argazkiren bat izan eta egutegian argitaratzea nahi bazenute, kultur etxera eraman edo emailez bidali kulturetxea@zaldibia.eus helbidera, izenburuan 2023rako egutegirako argazkiak jarrita. Argazkiak bidaltzeko azken eguna azaroaren 15a, asteartea, izango da.
Gehiago
Oihana Iguaran dantzari eta bertsolaria eta Amaiur Luluaga dantzaria gidari dituen ikuskizun honetan, amatasunaren inguruan hausnartzen da musika, kantua eta dantza uztartuta. Enpatia eta aitortza ariketa bat amatasun mota guztiekiko, eta hausnarketa bat gizartean figura horrek betetzen duen paperarekiko. Gazte eta helduei zuzendutako ikuskizuna da. Azaroaren 4an, ostiralean, izango da gaueko 22:00etan. Jarraian informazio osoa.
Gehiago
Irailaren 30ean, ostiralean, gaueko 22:30ean izango da Antzokian. Bonbon Beltz taldeko Dominika Rekaltek eta Josune Gorosteguik harrien eta herrien minei buruz hitz egingo digute, umorea erabiliz. Sarrerak 5 euroan jarriko dira bertan salgai.
Gehiago
Uztailaren 6an, Iruñean edo Lesakan bezalaxe, Udako jardueren barruan Zaldibiako txikienek San Ferminak ospatu zituzten. Aurtengoan, eguraldia tarteko, Resti pilotalekuan. Bestalde, izan ditugun egun bero hauei aurre egiteko, plan ezin hobea izan zuten asteazkenean: ur jolasak. Barruan dituzue argazkiak ikusgai.
Gehiago
Uztailaren 4tik 22ra iraungo dute, goizeko 10:00etatik 13:00etara. Bi urteko gelatik LH6ra arteko 170 haur ibiliko dira, 16 begiralerekin. Jolasa, kantua eta martxa ez da faltako herrian. Bestalde, DBH 1, 2 eta 3. mailako 26 gaztetxo ibiliko dira aste hauetan irteera ezberdinak eginez, bi begiralerekin. Azkenik, jarduerak hastearekin batera, begiraleek euskararen eta haurren parte hartzearen inguruko formakuntza saioa izan dute UEMA eta Oinherriren eskutik.
Gehiago
Gogoan izan ostiralera arte, uztailak 1, irekita dagoela urrian ospatuko ditugun festetako egitaraurako proposamenak egiteko epea. Lau bide daude horretarako: Kultur Etxera bertaratuta, telefonoz deituta (943 16 03 38), kulturetxea@zaldibia.eus helbidera idatzita edo albiste honen barnean aurkituko duzun fitxa beteta.
Atzo egin zen festak diseinatu eta antolatzeko lehen saioa eta uztailaren 13an izango da bigarrena. Jarraitu irakurtzen.
Gehiago
Gaur, ekainak 21, arratsaldeko 18:30ean Resti pilotalekuan ikasturte amaierako kontzertua eskainiko dute musika eskolako ikasleek.
Gehiago
Kontratazio espedientea irekia izango da eta loteka banatuko da. Jarraian duzue informazioa guztia.
Gehiago
Datorren ostegunean, ekainak 23, Alamartxo gaua ospatuko da berriz herriko plazan. Jarraian duzue egitaraua.
Gehiago
Datorren astelehenean, arratsaldeko 18:30etik aurrera Herri Antzokian, “Hizkuntzak erraietan” dokumentala aurkeztuko da. Ikasturte honetan, "Euskara, Kulturartekotasuna eta komunikazioa Lardizabal Eskolako Hezkuntza komunitatean" proiektua landu da. Elkarlanean aritutako eragileek, proiektua eta mezua komunitatera zabaltzeko dokumentala egin dute. Jarraitu irakurtzen.
Gehiago
Ekainaren 17an, ostiralean, iluntzeko 20:30ean izango da herriko plazan. Dantzarako pasioa eta umorea oinarri dituztela, estilo desberdinak nahastuko dituzte doinu ezagunez jositako ikuskizun original bezain berritzailean.
Gehiago
Aurten bai, bueltan izango dugu alamartxoa eta udako solstizioa ospatzeko festa. Egitaraua aurrerago zehaztuko bada ere, azken urteetan bezala plazan afaltzeko mahai eta aulkien eskaerak nola egin behar diren jakin ahal izango dugu albiste honetan. Jarraitu irakurtzen.
Gehiago