2023ko martxoa bete-betea dator, hemen duzue herriko agenda

Irakurle taldea, Herri kirolen jaialdia, martxoaren 8ko aldarria, Ttipi-ttapa morea, antzerkia, rallya, zaldibitar berriei ongi etorria, X. Osinberde sariketa, XXXI. Dantzari txikien eguna, elikadurari buruzko ikastaroa... egitarau betea izanagatik ziur izango dela hemen jasotzea falta denik ere. Jarraian duzue informazio osoa eta "Elikadura: bere garrantzia zahartzean" ikastaroan izena emateko aukera.

 

EGITARAUA 2023ko MARTXOA:

  • MARTXOAK 1 ASTEAZKENA

Zaldibiako Irakurle Taldearen saioa.

  • MARTXOAK 4 LARUNBATA

Almitza Sega Elkartearen Neguko jaialdia Resti Pilotalekuan.

  • MARTXOAK 8 ASTEAZKENA

Hainbat deialdi herrian eta eskualdean.

           

  • MARTXOAK 11 LARUNBATA

TTIPI-TTAPA morea: ibilaldia eta bazkaria antzokian.

  • MARTXOAK 17 OSTIRALA

22:30ean antzokian, Aitziber GArmendian zuzendutako "Kanpora Sartzen" antzerkia.

  • MARTXOAK 18 LARUNBATA
    • 9:00etatik arratsaldeko 18:30era Gaintzatik Lazkao aldera doan Rallya ikusteko aukera izango da, Larraitz bidetik Arrese parera eta Lazkaomendiko bidean barna.

  • MARTXOAK 25 LARUNBATA
    • 11:00etan ONGI ETORRI ZALDIBIARA! herri harrera eskainiko zaie azken hilabeteetan herrira bizitzera etorritako herritar berriei.

 

  • 20:30ean X. OSINBERDE SARIKETA Joxepanen.

  • MARTXOAK 26 IGANDEA

11:00etatik aurrera, XXXI. DANTZARI TXIKIEN EGUNA

  • ELIKADURA: BERE GARRANTZIA ZAHARTZEAN IKASTAROA

Ikastaroa  CEBANC zentroak eskainiko du, euskaraz izango da eta dohainik. 55 urtetik gorako herritarrek har dezakete parte. 12ko talde batean, 55 urtetik beherako bi ikasle gehienez, onartuko dira.

  • Zer: Eeikadurari buruzko informazioa eta datuak emango dira eta atal teorikoa praktikarekin lotuko da.
  • Nork: bi irakasle arituko dira, dietista bat eta sukaldari bat.
  • Ikastaroaren egutegia eta ordutegia: martxoaren 20tik, apirilaren 5era, astelehenetan eta asteazkenetan, 17:00etatik 19:30era.
  • Ikastaroaren lekua: Zubi Buru elkartea
  • Izen-ematea: Kultur etxean edo BEHEKO GALDETEGIA BETEZ, martxoaren 1a baino lehen

 

Agendaren inguruko eskuorria

 

 

Zaldibiako Ataria

ELIKADURA: BERE GARRANTZIA ZAHARTZEAN ikastaroa

Elikadurari buruzko informazioa eta datuak emango dira eta atal teorikoa praktikarekin lotuko da. Bi irakasle arituko dira, dietista bat eta sukaldari bat. Bereziki 55 urtetik gorako herritarrentzat da.