'Maspalomas' filma, igandean Zaldibian

Herri Antzokian izango da zinema emanaldia, 18:00etan hasita. Sarrerak bertan jarriko dira salgai ordu erdi lehenago, 17:30ean, 3€an. 

 

Euskararen egunaren harira antolatutako egitarauaren barruan, Maspalomas film emanaldia izango da igandean Zaldibiako Antzokian. Euskarazko filmean Jose Ramon Soroiz legorretarrak hartzen du Vicente protagonistaren rola.

Vicente Kanaria uharteko Maspalomas hirian bizi den 76 urteko gizonezko euskalduna da. Gustuko duen bizimodua darama Maspalomasen: eguzkia, parranda eta gozamena dira bere eguneroko jardunak. Baina istripu batek Donostiara itzultzera behartuko du eta han aspaldi abandonatu zuen alabarekin elkartu beharko du. Vicentek zahar-etxe batean bizi beharko du eta bertan armairura itzultzera bultzatua sentituko da, konpondutzat zuen bere buruaren alde bat ezkutatuz. Egoera berri horretan, galdera bat nagusituko da: Garaiz al dabil Vicente besteekin –eta bere buruarekin– bakeak egiteko?

EGUNA: Abenduak 14, IGANDEA

ORDUA: 18:00etan

LEKUA: Herri Antzokian

PREZIOA: 3€