Ostiral honetan, hilak 9, bertso-klown saioa izango da antzokian, 18:30ean hasita. Bertsotan Oihana Iguaran eta Maialen Akizu ariko dira, eta klown lanetan Beatriz Egizabal umoregile feminista. Sarrerak 8€an gaurtik aurrera Karreane kultur etxean. Lehen bi egunetan lehentasuna izango dute Zaldibian erroldatuek.