Bihar hasiko da Euskaraldia

Maiatzaren 15etik 25era izango dugu aurtengoa eta Zaldibian zenbait ekintza antolatu dira aste honetarako eta hurrengorako. Jarraian, egitaraua.

EUSKARALDIA: Elkar mugituz egingo dugu

 

ZALDIBIAKO EGITARAUA

MAIATZAK 9, ostirala

  • 18:00etan hasita, txapa eta material banaketa plazan.

ΜΑΙΑΤΖΑΚ 15, osteguna

  • 18:30ean, bakarrizketa plazan, Xirika Kultur Elkarteak antolatuta. Parte-hartzaileak: Ander Malbadi, Esti Curiel eta Erik Urbieta.
  • Ondoren, herriko musikarien emanaldia plazan.

MAIATZAK 16, ostirala

  • 16:30ean hasita, haurrentzat ekimena, Ausa Gaztelu Guraso Elkartearen eskutik.
  • 18:00etatik 20:00etara, Oiartzun-Zaldibia lagun arteko pilota partidak, Gaztelupe Pilota Elkarteak antolatuta.
  • 20:00etatik aurrera, kantu-jira herrian zehar.

ΜΑΙΑΤΖΑΚ 22, osteguna

  • 17:00etan, bingo saioa Beti Gazte Elkartearen eskutik.

MAIATZAK 23, ostirala

  • 19:00etan, euskarari herri aurreskua, Iztueta Dantza Taldearekin. Herritar guztiek parte hartzeko deia.
  • 19:30etik aurrera, Goiztiri txaranga herrian zehar.