Aurten berrikuntzekin dator 'Udaz Blai' kanpaina: Piragua, Mutikirol eta Danceflow ikastaroak eta Marrazketa eta Eskulan tailerra eskainiko dira. Izen-ematea zabalik egongo da ekainaren 11ra arte, baina plaza mugatuak direnez, izen-emate ordenaren arabera esleituko dira.
Ikasturtea bukatzear da, eta urtero bezala, Zaldibiako Udalak ekainaren azken asterako hainbat ikastaro eta tailer antolatu ditu 'Udaz Blai' kanpainaren barruan. Aurten, gainera, hainbat berrikuntza izango ditu eskaintzak: Marrazketa eta Eskulan Tailerra antolatu da Noemi Saralegi Nonoren gidaritzapean; Tenis ikastaroaren ordez, hainbat kirol egiteko aukera izango dute haurrek Multikirol ikastaroan, eta piragua ikastaroa uztailaren lehen astean izango da, ekainaren 30etik uztailaren 4ra bitartean.
Hona hemen ikastaro bakoitzaren xehetasunak:
MARRAZKETA ETA ESKULAN TAILERRA
HH5etik LH6ra arteko haurrentzat
HH5 eta LH1-2: Ekainaren 24an eta 26an, ordubeteko saio bana. 10:45etik 11:45era edo 11:45etik 12:45era. Prezioa: 13€
LH 3-4-5 eta 6: Ekainak 23 eta 25, ordu eta erdiko saio bana. 10:00etatik 11:30era eta 11:30etik 13:00etara. Prezioa: 19€
MULTIKIROLA (Tenisa, esku-pilota, herri-kirolak eta badmintona)
LH3tik DBH1era arteko haurrentzat
Ekainaren 23tik 27ra, 45 minutuko saioak. 10:00etatik 10:45era eta 10:45etik 11:30era. Prezioa: 27€
DANCEFLOW IKASTAROA
HH5etik LH2ra bitarteko haurrentzat.
Ekainaren 23tik 27ra, 45 minutuko saioak. 10:00etatik 10:45era eta 10:45etik 11:30era. Prezioa: 20€
PIRAGUA IKASTAROA
LH3tik DBH3ra arteko haur eta gaztetxoentzat.
Ekainaren 30etik uztailaren 4ra, ordu eta erdiko saioak. 15:00etatik 16:30era, 16:30etik 18:00etara eta 18:00etatik 19:30era
Izen-ematea zabalik
Udaz Blai kanpainako ikastaroetan parte hartu nahi dutenek, Karreane Kultur Etxean eman dezakete izena ekainaren 11ra bitartean. Ikastaroek plaza mugatuak izango dituztenez, izen-emate ordena hartuko da kontutan. Ordainketa izena ematerakoan egin beharko da, kultur etxean bertan.