Baserritarren eguneko bazkaria

Aurten ere maiatzaren hamabostean bazkaria antolatu da Baserritarren Egunaren harira. Illati jatetxean izango da, 14:15ean, eta tikeak salgai daude jadanik. Informazio gehiago, jarraian.

 

Eskuragarri daude datorren ostegunean, hilak 15, ospatuko den Baserritarren Eguneko bazkarirako tikeak. 

LEKUA: Illatin eta Karreane kultur etxean eskuratu daitezke

EPEA: maiatzaren 12a, astelehena da txartela hartzeko azken eguna.

PREZIOA: 28€ 

 

Baserritarren Eguneko bazkariko menua:

  • Urdaiazpikoa
  • Entsalada epela 
  • Itsas zapoa
  • Entrekota
  • Arroz esnea
  • Kafea, kopa eta purua.