Iñaki Iurrebaso soziolinguistaren doktore tesian bildutako gakoak euskararen egoera ulertzeko giltzarriak direlakoan, horiek modu dibulgatiboan ezagutarazteko hamaika bideo laburreko sorta prestatu dute UEMAk eta Hamaika Telebistak. Jarraian duzue bideoen bilduma.
Euskararen egoera ulertzeko GAKOAK - bideo laburren bilduma:
1. Diagnostiko berri baterako gakoak. Euskara gaur egungo egoerara nola iritsi den.
2. Azken mendeko euskararen historia. Gainbehera, indarberritzea eta geldotze aroa.
3. Hizkuntza-gaitasuna. Hamabi lagunetik batek egiten du errazago euskaraz.
4. Erabilera. Asko erabiltzen da euskara, dagoen gaitasunerako.
5. Atxikimendua. Euskararekiko jarrera positiboa daukagu euskaldunok.
6. Hizkuntza bilakaera. Indartsuagoa da erdalduntzea euskalduntzea baino.
7. Galeraren arrazoiak. Botere egiturek euskara ahultzen dute.
8. Belaunaldi berriak. Gurasoak baino euskaldunago datoz haurrak.
9. Lurraldea eta nagusitasuna. Testuinguruak ez dira neutroak. Apirilaren 23tik aurrera ikusgai.
10. Arnasguneen garrantzia. Euskara arnasgunerik gabe geratzeko bidean doa.
11. Etorkizunari begira. Olatu berri baten beharra du euskarak.
Bestelako euskarriak: