Sukaldaritza tailerra bertako produktuekin

Cebanc zentroak eskainiko du, euskaraz eta dohainik. Ikastaroan 55 urtetik gorako herritarrek har dezakete parte. Gazteagoak diren bi ikasle soilik onartuko dira, 12ko talde batean. Apirilaren 27tik maiatzaren 30era izango da Zubi-buru elkartean, astelehenetan eta asteazkenetan, 16:00etatik 19:00etara. Izen-ematea Kultur etxean, apirilaren 22a baino lehen. Informazio gehiago kultur etxean, edo 943 160338 / 676531079 telefono zenbakietara deituta.
Gehiago

Saturdiko festa, aurten bai

2020 eta 2021eko geldialdiaren ondoren, bueltan da Saturdiko Festa. Ohi denez, Pazko astelehenarekin batera ospatuko da, apirilaren 18an. Egitarau oparoa osatu da, goizez zein arratsaldez. Jarraitu irakurtzen. 
Gehiago

Presa hidraulikoa eraitsi eta ibilgua lehengoratzeko lanak hasiko ditu URA agentziak laster

2020an Beko Errota edo Fabrika etxeari zegokion ur-aprobetxamendu baimena iraungi ondoren, URA uraren euskal agentzia Urbia – Goiz Eguzki parean dagoen presa hidraulikoa kentzeko lanak egitera doa apirilaren 19tik aurrera.
Gehiago

Errenta aitorpena, euskaraz

Urtero bezala, Zaldibiako Udalak eta UEMAk kanpaina abiatu dute elkarlanean, herritarrak errenta-aitorpena euskaraz egitera animatzeko. 
Gehiago

BADATOR KORRIKA!

Korrikaren 22. edizioa heldu da erdibidera eta laster, Zaldibiatik igaroko ez den arren, gertu izango dugu. Motorrak berotzeko hainbat ekintza antolatu ditu Korrika batzordeak azken asteetan eta bi ekimen garrantzitsu izango ditugu laster: ostegun goizean Korrika Txikia herriko kaleetan zehar eta OSTIRAL ILUNTZEAN, Ordiziatik Itsasondorantz KORRIKA. Ikusi egitaraua jarraian.
Gehiago

Gaur Zaldibian gertaturiko ezbeharraren inguruko oharra

Lehenik eta behin Zaldibiako herriaren izenean, gure elkartasuna agertu nahi diegu gaur goizean gertaturiko ezbeharrean bizitza galdu duten bi zaldibitarren senide eta lagunei eta erietxean dagoen herritarrari ahalik eta azkarren osatzea opa diogu.

Gertaturiko heriotzak  monoxido gasa arnasteak sorrarazi omen ditu eta abian dagoen ikerketak zehaztuko du gertaturikoaren jatorria.

Zaldibiako Udalak hiru egunez masta erdian mantenduko du plazako Ikurriña elkartasun keinu gisa.

Zaldibian, 2022ko martxoaren 30ean.
Gehiago

Zuhaitz eguna Irazustako lepoan

Apirilaren 3rako zuhaitz eguna antolatu du Enirio-Aralar Mankomunitateak. Urmaela babesteko itxitura bat egin berri da Irazustako lepoko dolina batean, eta itxitura honen barruan pagoa eta lizarra landatuko dira. Auzolanean egingo den lan bat izanik, Enirio-Aralarko Mankomunitateko herritar guztiei egin zaie gonbitea.
Gehiago

Korrika Festa gaur arratsaldean

Amurrion hasi eta Donostian amaituko den Korrikaren 22. edizioa badator eta giroa berotzen hasteko Korrikako Batzordeak Korrika Festa antolatu du gaur arratsalderako. Musika, umeentzako jolasak, zozketak, petoak eta laguntza emateko aukera... Zatoz!
Gehiago

Antzerki asteburua ekarriko digu udaberriak

Martxoaren 25, 26 eta 27an antzerkiak hartuko du Zaldibia. Udalbiltzaren Geuretik Sortuak proiektuko bi antzezlanez eta Losers obraz gozatzeko aukera izango da udaberriari hasiera emanez. Sarreren banaketari astelehenean, martxoaren 21ean ekingo zaio. Jarraian informazio osoa.
Gehiago

Ongi etorri seinale berriak herri-guneko sarreretan

Mendi-Ondoko errotondan eta Larraiztik behera Ostadar etxearen parean seinale berriak jarri dira, Zaldibiara ongi etorria emanez. Horrekin batera adierazten da Euskal Herrian gaudela, euskaraz bizi garela eta ez dugula eraso sexistarik onartzen. Horrez gain, Olakosain eta Arkakan ere jarri dira ohartarazpen kartel berriak. 
Gehiago

Elkarretaratzea eta omenaldia egin dira plazan

Martxoaren 8a dugu gaur, Emakumeen* Eguna eta eguerdiko 12:00etan elkarretaratzea egin da Udalak deituta. Bertan, 1646ko dokumentazio historikoan jasotako herriko hamar emakumeren epaiketa testigantzak irakurri dira eta omenaldi txiki bat egin zaie. Elkarretaratzean herritar ugari bildu da, baita Lardizabal Eskolako ikasle-irakasleak eta udal-langileak ere, besteak beste. 
Gehiago

Martxoak 3ko osoko bilkurako informazioa

Atzo iluntzean egin zen Ez-Ohiko osoko bilkura. Ondorengo gaiak izan ziren erabaki gai: martxoaren 8an ospatuko den Emakumeen nazioarteko egunari buruzko mozio eta adierazpenak, Ukraniako egoerari buruzko mozioak, Iruzurraren eta ustelkeriaren aurkako politika adierazpena onartzea eta udal lanpostu zerrendaren egokitzapena. 
Gehiago