Euskara ikasteagatik dirulaguntza eskatzeko deialdia

2021/2022 ikasturtean Zaldibian antolatutako kurtsoan edo beste euskaltegi/barnetegi homologaturen batean ikasi dutenek eskatu ahal izango dute dirulaguntza. Irailera arteko epea izango dute horretarako, hura barne.  2022/2023 ikasturterako izena emango dutenek, berriz, matrikula bete eta 15 egun izango dituzte dirulaguntza eskatzeko. Barruan dituzue deialdiaren oinarriak eta bertan aurkituko duzue informazio guztia.
Gehiago

Ez-Ohiko Osoko Bilkuraren kronika

2022ko uztailaren 6an Zaldibiako Udalean burututako ez-ohiko osoko bilkuraren inguruko informazio guztia duzue jarraian.
Gehiago

Herriko festak antolatzeko 2. saioa asteazkenean

Uztailaren 13an, asteazkena, iluntzeko 19:00etan Antzokian izango da festak antolatu eta diseinatzeko 2. saioa.  Pausoei jarraipena emanez, egitarau zirriborroa eta festa gunearen antolakuntza izango dira saio honetako gai ardatzak.
Gehiago

Badator Zaldibiara, nazioarteko sorkuntza burujabeaz ARKITEKTURA LANTEGIA

Datorren astelehenetik aurrera, uztailak 11, nazioarteko eta bertako arkitektura ikasle talde handi batek hartuko du gure herria. Xotil Natke Miguez eta Koldo Telleria Andueza arkitektura irakasleen eskutik, EHUko eta Innsbruck-eko (Austria) fakultateak lagun, “Gizartea bere espazio publikoen antolakuntza eta eraldaketan” udako ikastaroa hasi da gaurtik uztailaren 15era arte.
Gehiago

Udaletxeko teilatuan plaka fotoboltaikoak jartzeko eskaintzak aurkezteko epea ireki da

Zaldibiako Udaletxeko teilatuan autokontsumorako 20kW-tako eguzki-instalazio fotoboltaiko bat jartzeko deialdia ireki du Udalak, kontsumo eraginkorrago, jasangarriago eta aldi berean ekonomikoagoa helburu. Eskaintzak aurkeztu nahi dituztenek kontratatzailearen profilean aurkituko dute informazio osoa. Nafarkoop Energia Ekimen Sozialeko Kooperatibak idatzi du proiektua, 33.981,64 €an baloratua, BEZa barne. Abuztuaren 12a baino lehen aurkeztu behar dira eskaintzak.
Gehiago

Hasi dira udako jarduerak

Uztailaren 4tik 22ra iraungo dute, goizeko 10:00etatik 13:00etara. Bi urteko gelatik LH6ra arteko 170 haur ibiliko dira, 16 begiralerekin. Jolasa, kantua eta martxa ez da faltako herrian. Bestalde, DBH 1, 2 eta 3. mailako 26 gaztetxo ibiliko dira aste hauetan irteera ezberdinak eginez, bi begiralerekin. Azkenik, jarduerak hastearekin batera, begiraleek euskararen eta haurren parte hartzearen inguruko formakuntza saioa izan dute UEMA eta Oinherriren eskutik.
Gehiago

Karreane Kultur etxea goizez irekiko da uztailean

Gaur hasi eta uztailaren 29ra bitarte, goizeko 09:00etatik 15:00etara zabalduko da udal liburutegia. Abuztuan ateak itxiko ditu, irailera arte.
Gehiago

Euskal Herriko udalerrietan diseinatutako zaintza egitasmoak ezagutzeko mahai ingurua

Euskal Herriko udalerriek zaintzaren inguruan azken urteotan aurrera ateratako egitasmoak ezagutu asmoz, uztailaren 15ean 17:00etan mahai-inguru bat antolatuko da Zaldibiako plazan, EHUko UIK edo udako ikastaroen egitarauaren baitan. “Zaintzen gaituzten herriak” izeneko ekitaldian Zaldibiako, Hernaniko, Usurbilgo eta Segurako ordezkariek hartuko dute parte.
Gehiago

HERRIKO FESTAK 2022: proposamenetarako tartea

Gogoan izan ostiralera arte, uztailak 1, irekita dagoela urrian ospatuko ditugun festetako egitaraurako proposamenak egiteko epea. Lau bide daude horretarako: Kultur Etxera bertaratuta, telefonoz deituta (943 16 03 38), kulturetxea@zaldibia.eus helbidera idatzita edo albiste honen barnean aurkituko duzun fitxa beteta.

Atzo egin zen festak diseinatu eta antolatzeko lehen saioa eta uztailaren 13an izango da bigarrena. Jarraitu irakurtzen. 
Gehiago

Ekainaren 28a, Sexu Askatasunaren Nazioarteko Eguna

Gizartean dauden orientazio afektibo, sexual eta genero identitate guztiak harrotasunez aldarrikatu eta bistaratzeko mezua partekatzeko eguna da gaur, baina baita denon arteko elkarbizitza, errespetua, aniztasuna eta Giza Eskubideak sustatu behar ditugula adieraztekoa ere.

Hona hemen gure hausnarketa:
Gehiago

Gazteentzako lanpostua: ebazpena

Administrazio publikoetan lehen lanbide-esperientzia izateko Europako programa baten barruan, 16 eta 30 urte bitarteko gaztea urtebeterako kontratatzeko deialdia zabaldu zuen Udalak. Jarraian emaitzak.
Gehiago

Herriko jaien diseinu eta antolakuntzarako saioak

Datorren astelehenean, ekainaren 27an, Zaldibiako Herri Antzokian arratsaldeko 18:30ean burutuko da aurtengo jaien diseinu eta antolakuntza lantzeko lehen saioa. Informazio guztia, jarraian.
Gehiago