HIZKUNTZAK ERRAIETAN dokumentalaren aurkezpenak txiki utzi zuen Herri Antzokia

Jatorri anitzetako herritar andana bildu zen HIZKUNTZAK ERRAIETAN dokumentalaren aurkepenera. Lardizabal Herri eskolak, Ausa Gaztelu Guraso Elkarteak, Etxekonekok elkarbizitza Elkarteak, Zaldibiako Udalak eta UEMA-k sustatutako dokumentala hemen duzue ikusgai. Gainera hainbat hizkuntzetan azpititulatua plazaratu da. Hemen dituzue aurkezpeneko irudiak.
Gehiago

Gaur izango da Musika eskolako ikasleen kontzertua

Gaur, ekainak 21, arratsaldeko 18:30ean Resti pilotalekuan ikasturte amaierako kontzertua eskainiko dute musika eskolako ikasleek.
Gehiago

Alamartxo gaua bueltan da

Datorren ostegunean, ekainak 23, Alamartxo gaua ospatuko da berriz herriko plazan. Jarraian duzue egitaraua.
Gehiago

“Hizkuntzak erraietan” dokumentalaren aurkezpena eta solasaldia

Datorren astelehenean, arratsaldeko 18:30etik aurrera Herri Antzokian, “Hizkuntzak erraietan” dokumentala aurkeztuko da. Ikasturte honetan, "Euskara, Kulturartekotasuna eta komunikazioa Lardizabal Eskolako Hezkuntza komunitatean" proiektua landu da. Elkarlanean aritutako eragileek, proiektua eta mezua komunitatera zabaltzeko dokumentala egin dute. Jarraitu irakurtzen. 
Gehiago

Badatoz udako kanpainako kirol saioak

Aurten ere Zaldibiako haur eta gaztetxoentzako udako kanpainako kirol saioak izango dira: piraguak, tenis/frontenis/badminton eta gaztetxoentzako modalitate berri bat: "Gazte forman". Izen-ematea eta ordainketa kultur etxean egin behar dira ekainaren 20rako (azken eguna). Informazio gehiago albistearen barruan, edo 943 160338 / 676531079 zenbakietara deituta.
Gehiago

Tio Teronen Semeak taldearen “Festamentua” ikuskizuna

Ekainaren 17an, ostiralean, iluntzeko 20:30ean izango da herriko plazan. Dantzarako pasioa eta umorea oinarri dituztela, estilo desberdinak nahastuko dituzte doinu ezagunez jositako ikuskizun original bezain berritzailean.
Gehiago

Herri bideen inbentarioa: aurkezpenerako deialdia

Ingurumen, Lehen Sektore eta Landa Garapen udal lan-arloko bileretan landu ondoren, 2022rako helburutzat hartu zen herriko bideen inbentarioa egiteko prozesua egitea. Lanak hasi aurretik, azalpen eta aurkezpenerako batzarra antolatu da, EKAINAREN 15ean, ASTEAZKENA, iluntzean Udaletxean.
Gehiago

ZAPP aplikazioak eman du berea, tresna berria sortzeari ekin diogu

2018tik abian zegoen Zaldibia APP aplikazioa zaharkiturik geratu zaigu. Webguneen azken eguneraketen ondorioz, ZAPP gutxinaka hainbat funtzionalitate galduz joan da. Jada hasi gara tresna berria prestatzen.
Gehiago

Barreterapia ikastaroa ekaineko larunbat goizetan

Barrearen onura terapeutikoak, mugikortasuna espazioan, gorputz eta ahozko hizkuntza, talde-dinamika, jokoak eta teknika ezberdinak landuko dira bertan. Ikastaroa doan izango da, eta ekainaren 4an hasi eta 25ean bukatuko da. Larunbat goizetan 10:00etatik 13:00etara Karreane kultur etxean. Izena kultur etxean bertan eman behar da maiatzaren 30a, astelehena, baino lehen, edo bestela 943160338 edo 676531079 telefonora deituta.
Gehiago

Galiziako Diputaziotik hainbat arduradun, teknikari eta Alkate izan ditugu Zaldibiako atez ateko bilketa ezagutzen.

Pontevedrako diputaziotik, hainbat teknikari eta herri ezberdinetako Alkateak izan ditugu gurean, Zaldibian dugun hondakin sistema ezagutzeko bai eta abian jartzeko dugun sortze bidezko hobariak dituen hondakin tasa berriaz galdetzera etorri zaizkigu.
Gehiago

Elkar zainduz arriskutsuak gara! erakusketa Zaldibian.

Erakusketa Karreanen egongo da maitzaren 23tik ekainaren 10era bitartean. Lan honetan Covid-19 testuinguruan emakumeek bizi izan duten errealitatea eta estrategak jasotzen dira, bereziki indarkeria matxista eta zaintza lanak ardatz hartuta.

Gairen inguruko tertulia-merienda egingo dugu ekainaren 1ean, 19:00an Karreanen. 
Gehiago

Ostiral gauean antzerkia: Bidaide

Udalbiltzaren Geuretik Sortuak proiektuaren baitan herrian izango dugun laugarren antzezlana eskainiko da ostiralean, maiatzak 20, gaueko 22:30etik aurrera Herri Antzokian. Sarrerak edo Kultur Etxean eskuratu daitezke edo lekuan bertan saioaren aurretik. Doain izango da saioa
Gehiago