Osoko Bilkurako kronika

Abenduaren 28an, hileko azken ostegunarekin burutu zen 2023ko azken osoko bilkura. Jarraian landutako puntuak eta hartutako erabakiak. 

Abenduaren 28ko arratsaldeko 18:00etan eman zitzaion hasiera osoko bilkurari udaletzeko batzar aretoan. 

AZTERGAIAK:

  1. 2023ko azaroaren 29an egindako bileraren aktaren irakurketa eta bere kasuan, onespena.
    • EH Bilduko ordezkarien aldeko bozkekin onartu zen. EAJ-PNVko ordezkariek ez zuten bozkatu azaroko bilkuran ez zirelako bertan.
  2. Aurreko ohiko udalbatzatik Alkateak sinatutako Dekretuen zerrendari buruzko informazioa ematea.
    • Azken ohiko udalbatzatik Alkateak sinaturiko dekretuen berri eman zen eta egindako galderak erantzun ziren.
  3. Lanpostuen zerrendaren zuzenketa eta Arkitekto plazaren dedikazioan aldaketa proposamena. Udal lanpostuen zerrendan zuzenketa batzuk txertatu eta arkitektoaren plazaren dedikazioa %60ra igotzea erabaki zen. 
    • Aho batez onartu zen, EH Bilduko eta EAJ-PNVko ordezkarien bozkekin. 
  4. Gipuzkoako Etxez Etxeko laguntza zerbitzua finantzatzeko hitzarmenaren luzapen-erabakia onartzea.
    • Aho batez onartu zen, EH Bilduko eta EAJ-PNVko ordezkarien bozkekin. 
  5. Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua aurkeztutako mozioa onartzea. Herritar ordezkari batek azaldu zuen Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren eskaera. 
    • Mozioa onartu zen, EH Bilduko ordezkarien aldeko bozkarekin eta EAJ-PNVko ordezkarien abstentzioarekin.
  6. 2024.urteko aurrekontuaren proposamena onartzea.
    • 2024ko aurrekontu proposamena onartu zen EH Bilduko ordezkarien aldeko bozkarekin eta EAJ-PNVren kontrako bozkekin.
  7. Lazkaoko Beneditarren Fundazioaren hitzarmena onartzea.
    • Aho batez onartu zen, EH Bilduko eta EAJ-PNVko ordezkarien bozkekin. 
  8. Aurrekontuen balantzearen informazioa.
    • Berri eman zen eta egindako galderak erantzun ziren.
  9. Galde erreguak. Hemendik aurrera osoko bilkurak 18:00etan egitea adostu zen.