Etxeko hondakinak parkean barreiatuta agertu dira azken egunetan. Udalak hainbat neurri jarri ditu martxan eta zentzuz jokatzeko deia zabaltzen du.
GERTAERAK:
Pertsona batek edo batzuek, bide publikoko leku ezberdinetan eta egoki sailkatuta dauden hondakinak hartu, Olaldeko Parkera eraman eta bertan barreiatzen ditu edo dituzte azken egunetan. Isurketa gauez gertatzen da eta parkeko puntu ezberdinetan agertzen dira hondakinak.
ZENTZUZ ETA ELKARBIZITZAZ JOKATZEKO DEIA:
Udal Gobernuak honako erabakiak hartu ditu:
Izan ere, ordenantzen ez betetzeaz gainera, isurketak egin diren lekuak ere esanahi handia du: Olalde Parkea. Herri-kaxkoko berdegune-naturgune kuttuna, erreka ertzean eta animalia askoren bizileku, adinekoen pasealeku eta txikienen ohiko jolastokia, herritar askorentzat arnasgunea.
ORDENANTZAK ZER DIO?
2012tik indarrean da Sasieta Mankomunitatea osatzen dugun udalerri guztietarako "Etxebizitza eta komertzioetako hondakinen bilketa eta tratamendu zerbitzua arautzen duen ordenantza". Gertaerari lotuta, jarraian ordenantzak dioena:
5. artikulua. Hondakinak bertan behera uztea.
Debekatuta dago hondakinak kontrolik gabe bertan behera utzi, isuri edo ezabatzea, bai eta horien kudeaketa zailduko duen edozein nahasketa egitea ere. Erabiltzaileak hondakin horiek Sasieta Mankomunitateak jarritako egutegi, ordutegi eta baldintzen arabera uztera behartuta daude.
40. artikulua. Arau-hauste motak
40.1. Arau-hauste oso larriak izango dira: a) Edozein hondakin-mota ez-arriskutsu kontrolik gabe utzi, bota edo deuseztatzea.
40.2. Arau-hauste larriak izango dira: g) Dagokion zerbitzuak bildu aurretik bide publikoan dauden hondakinak manipulatu, hautatu eta lapurtzea.
III. KAPITULUA, ZIGORRAK
41. artikulua. Zigor motak
Aurreko artikuluan aurreikusitako arau-hausteak egiten badira, honako zigorrak ezarri ahal izango dira:
a) Arau-hauste oso larriak: Isuna: 450,50 € eta 45.000,00 € bitartekoa.
b) Arau-hauste larriak: Isuna: 90,11 € eta 450,49 € bitartekoa.