Bizkarsoro filmaren emanaldia, igandean



Ahozko lekukotzetan eta idatzitako testuetan oinarritutako XX. mendeko fikziozko bost istoriok osatzen dute Josu Martinezek zuzendutako filma. Igandean, hilak 21, arratsaldeko 17:30ean ikusgai izango da Karreaneko ganbaran.

EGUNA: urtarrilak 21, igandea

ORDUA: 17:30ean

LEKUA: Karreanen

SARRERA: dohainik da, ez dago erreserbarik.

IRAUPENA: 82 minutu

 

Bizkarsoro filma ikusteko aukera izango dugu Zaldibian ere. UEMAko kide diren herri guztietan filma eskaintzeko baldintza bereziak adostu dituzte UEMAk, Gastibeltza Fimak-ek eta Dijitalidadeak, emanaldiaren kostuaren erdia UEMAk hartuko duelarik bere gain.

 

Bizkarsoro herria ez da existitzen eta, era berean, Euskal Herriko edozein herri izan daiteke Bizkarsoro. Fikziozko pertsonaiak dira eta, era berean, euskaraz bizitzeagatik jazarriak izan diren euskaldun guztiak dira bizkarsorotarrak. Ahozko lekukotzetan eta idatzitako testuetan oinarritutako XX. mendeko fikziozko bost istoriok osatzen dute Josu Martinezek zuzendutako filma.