Txatxilipurdi Elkarteko lagunekin Herri Hezitzaileari buruzko bi saio egingo dira igandean. Nerabeekin lehena 17:00etan eta saio irekia 18:00etan, udaletxeko herri aretoan biak. Herriaren balio hezitzailean sinesten duten eragile eta norbanako guztientzat da gonbidapena. Jarraian informazio guztia.
2020an sartu zen Zaldibiako Udala eta berarekin herria, Oinherri Herri Hezitzaileen Sarean. Ordutik, urtez urte berritu da elkarren arteko konpromisoa, azkena iaz.
Eskola eta familiak duten heziketaren arduratik haratago joan eta ardura hori herrian ere kokatzen dugu. Herria diogunean, herriko eragile, udal zein herritarrengan esan nahi dugu, herria bera ere espazio hezitzailea dela aitortuz.
Norentzat da gonbitea?
Hizkuntza: saioa euskaraz izango da, baina euskaraz ez dakitenentzat aldibereko itzulpena egingo da.
Lanketa honek Foru Aldundiko Herritarren Partaidetza Departamenduaren diru-laguntza du.
2023ko azaroaren 19an egin zen hiru saioetan lehena.