UEMAn 101: batzarra eta ospakizun ekitaldia udalerri euskaldunontzat

Lau udal berriekin, 101 udal izatera iritsi da UEMA, eta ekitaldia egin zen larunbatean Azpeitian, udalerri euskaldunen garrantzia nabarmentzeko eta herri honek euskarari eusteko egindako bidea omentzeko. Bertan izan ziren Zaldibiako Udaleko ordezkariak ere. 
Gehiago

Erakustaldia eta konposta banaketa hurrengo ostiralean

Martxoaren 31n, ostiral goizean, Lardizabal herri eskolako ikasleentzako konposta galbahetik iragazteko erakustaldi irekia egingo da, eta arratsaldeko 16:00etatik aurrera herrian egindako konposta banatuko da plazan auzokonpost-guneetako erabiltzaileen artean. Etxeko sukaldean organikoa kudeatzeko kubo txiki zulogabeak jaso eta auzo konpostgunean izena emateko aukera ere egongo da.
Gehiago

Larunbatean, herrira etorri berriei ongi-etorria

Goizeko 11:00etan hasiko da Ongi-Etorria udaletxean. Azken hilabeteetan herrian erroldatu diren guztiak dira gonbidatuak, eta udalak eta herriko eragileek ongi-etorria egingo diete. 
Gehiago

Udal ibilgailu berria kalean da

Udaleko kale-langileen lan-taldeak beste ibilgailu bat du eguneroko lanei aurre egiteko. Ibilgailua %100 elektrikoa da, bi plazako kabina du, txoko guztietara iristeko moduko tamaina eta atzealdean material edo gaiak eramateko espazioa, igo eta jaitsierako plataformarekin. 
Gehiago

Kanpora sartzen antzezlana Zaldibian

Datorren ostiralean, martxoak 17, gaueko 22:30ean izango da antzezlana Herri Antzokian. Aitziber Garmendiak zuzendutako lana taularatuko dute Xabin Fernandez eta Intza Alkainek. Sarrerak astelehenean jarriko dira salgai Karreanen. Jarraitu irakurtzen.
Gehiago

Martxoak 8, zaintzen duen herria helburu

Asteleheneko osoko bilkuran jarraian duzuen adierazpena onartu zuen udalbatzak, EH Bilduko ordezkarien aldeko bozkekin eta EAJ-PNVko ordezkarien abstentzioarekin. Konpromisoak hartzeaz gainera, biharko eta larunbateko ekimenetan parte hartzeko deia egiten da bertan. Bihar eguerdiko 12:00etan elkarretaratzea egingo da plazan.
Gehiago

Martxoaren 1etik 31ra izango da udalerri euskaldunetako gazteen udalekuan izena emateko aukera

Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak ekainaren 26tik uztailaren 4ra izango dira aurten, eta datorren asteazkenean zabalduko da izena emateko epea, martxoaren 1ean, eta hilaren amaiera arte eman ahal izango da izena. Aurten ere ibiltaria izango da UEMAk antolatutako ekimena. Orozkotik Dimarako bidea egingo dute udalekuan parte hartuko duten 120 lagunek. Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta eragile aktibo bihurtzea da udalekuen helburua.
Gehiago

Farmazia inguruan eta Ibarrazpin konpostguneak jartzeko egokitze lanak hasi dira

Farmazia inguruko berdegunean eta Ibarrazpikoan kokatuko dira hurrengo bi konpostgune komunitarioak. Horrekin batera, Ibarrazpira menditik datozen urak behar bezala bideratzea galarazten duen hautsitako hodi bat aldatuko da.
Gehiago

Zaldibiako 2019-2023 legealdiaren laburpen-bilduma plazaratu dugu

Zaldibiako Udalak 2019-2023 legealdiko laburpen-bilduma jasotzen duen liburuxka osatu du..  Azken lau urtetan udalgiltzaren begiradatik jasotakoa bildu nahi izan dugu. Batez ere, egin dena eta egiten ari garena jaso da, baina aurrera begira gizarte, herri eta udal bezala datozkigun erronkei ere aipamena egin zaie liburuxkan. Hemen duzue bildumaren bertsio digitala eta gaztelerazko itzulpena.
Gehiago

2023ko martxoa bete-betea dator, hemen duzue herriko agenda

Irakurle taldea, Herri kirolen jaialdia, martxoaren 8ko aldarria, Ttipi-ttapa morea, antzerkia, rallya, zaldibitar berriei ongi etorria, X. Osinberde sariketa, XXXI. Dantzari txikien eguna, elikadurari buruzko ikastaroa... egitarau betea izanagatik ziur izango dela hemen jasotzea falta denik ere. Jarraian duzue informazio osoa eta "Elikadura: bere garrantzia zahartzean" ikastaroan izena emateko aukera.
Gehiago

Zaldibia 2019-2023 legealdiaren laburpen-bilduma etxez etxe banatzen hasi gara

Zaldibiako Udala 2019-2023 legealdiko laburpen-bilduma jasotzen duen liburuxka banatzen hasi da etxez etxe.  Azken lau urtetan udalgintzaren begiradatik jasotakoa bildu nahi izan dugu. Batez ere, egin dena eta egiten ari garena jaso da, baina aurrera begira gizarte, herri eta udal bezala datozkigun erronkei ere aipamena egin zaie liburuxkan. Aste honetan etxe guztietara iritsi asmo dugu.
Gehiago

KZ guneko ikastaroak 2023ko martxoa, apirila eta maiatzean

Zaldibiako KZ gunean ondorengo ikastaroak antolatu dira 2023ko martxoa, apirila eta maiatzean. Saio hauetan parte hartzeko izena eman behar da Karreane Kultur Etxean, 943 160 338 telefonora deituz edo albiste honetan duzun izen emate taula beteaz.
Gehiago