Uda garaia baliatuz, Resti pilotalekuan margoketa eta txukunketa lanak egiten ari dira.
Uda garaia baliatuz, Resti pilotalekuan txukunketa lanak egiten ari dira. Lehenengo, okerren zeuden eremuak garbitu eta tratatuko dituzte, eta ondoren, frontoi osoa margotuko dute.
Zumarragako La Perla enpresari esleitu zaizkio lan hauek, 17.832€ + BEZ aurrekontua dutenak. Aurreikusitako epea betez gero, abuztuaren bigarren hamabostaldirako erabilgarri egongo da frontoia. Ordurarte ezingo da frontoia erabili eta, beraz, barkatu eragozpenak.