Festen antolakuntzako azken bilera hilaren 13an

Urria geroz eta gertuago da eta festak antolatzeko lanketa ari da bere amaierara iristen. Irailaren 13an, asteazkenarekin, egingo da hirugarren eta azken bilera 19:00etan Udaletxe azpiko herri aretoan. Egitaraua itxi, eraso sexisten aurreko protokoloa azaldu, festak auzolan bihurtzeko eredua azaldu eta talde argazkia aterako da.

EGUNA: irailak 13, ASTEAZKENA

ORDUA: 19:00etan (iraupena ordu batekoa izango da)

LEKUA: Udaletxe azpiko herri aretoan

Azken bileran landuko diren gaiak:

  • 2023ko festetako egitaraua eta txupinazoa: erabakita uztea
  • Eraso Sexisten aurreko protokoloa eta egingo den lanketari buruzko azalpena jasotzea
  • Festak: antolakuntza eta ondo pasatzea, auzolan ariketa handi baten ispilu: proposamena azaltzea
  • Festarako deialdia egiteko talde argazkia plazan (20:00etan). Ekarri zure festa-objektua argazkirako!

 

Orain arteko bileretan herritar eta herriko eragileetako ordezkari ugarik hartu dute parte, benetan eskertzen dugu denen ekarpena. Azken bilerara, orain artekoez gain gainontzeko herritar eta eragileak ere gonbidatuta daude, guztion eskua beharrezkoa baita. 

 

Bilerara etorri ezin baduzu, baina festetako ekintzaren batean laguntzeko prest bazaude, bete jarraian ageri diren datuak eta jarriko gara zurekin harremanetan ondo egokitzen zaizun ardura/lana aurkitzeko.

 

Festak herritik eta herriarentzat!

 

 

FESTETAKO EKINTZAREN BATEAN LAGUNTZEKO PREST?

Denok zerbait, ez gutxi batzuek dena. Hortxe helburua. Lan mota ezberdinak dakartza festen antolakuntzak: mahaiak jarri, artistei harrera egin, argazkiak atera... Ziur badela zuk egin dezakezun zerbait. Esaiguzu laguntzeko prest zaudela eta zurekin adostuko dugu zer, noiz eta nola. Denon artean, errezago!