UDAKO JARDUERAK 2022: Izen-ematea irekita

Aurtengo udako oporretan, herriko haur eta gaztetxoei zuzendutako ohiko Udako Jarduerak berreskuratuko dira, herrian bertan euskarazko aisialdia sustatzea helburu dutenak. Parte hartu nahi duenak, jarraian ageri den informazioa irakurri, eskuz jaso duzuen edo hemen bertan deskargatu dezakezuen izen-emate orria bete eta Kultur Etxera eraman behar du. Izena ematea irekita dago eta azken eguna maiatzaren 5a, osteguna, izango da.  
Gehiago

Hondakinen tasan aldaketak, hobekien birziklatzen dutenentzat hobariak/bonifikazioak

Pasa zen irailean aurreratu bezela, Zaldibiako Udala pausoak ematen ari da gehien birziklatzen duenari hobariak edo bonifikazioak eskaini ahal izateko. Aldaketa zehatzen inguruko xehetasunak oraindik plazaratuko ez ditugun arren, pauso hori prestatzeko hondakinak kalera ateratzeko erabiltzen ditugun kuboak behar bezala izendatzera goaz atez ate apirilaren 29an hasita.
Gehiago

Hizkuntzen kale erabileraren neurketaren emaitzak

Hizkuntza politika egokiak garatzeko, ezinbestekoa da diagnostiko egokiak egitea, errealitatea zein den jakitea. Kaleko erabilera da hizkuntzaren egoerari buruzko adierazle esanguratsuenetako bat eta UEMAk bigarrenez, kide dituen udalerri guztietako hizkuntzen kale erabilera neurtu du. Tartean, baita Zaldibian ere. Jarraian informazio osoa. 
Gehiago

Maite Franko ipuin kontalaria dator ostiral goizean

Ostiral honetan, apirilak 22, Maite Franko ipuinlariak bi saio eskainiko ditu Zaldibiako kultur etxean. Aurrenekoa 11:00etan Haur Hezkuntzako haurrentzat, eta bigarrena 11:45ean Lehen Hezkuntzako haurrentzat.
Gehiago

Maskara ez da derrigorrezkoa barrualde gehienetan

Espainiar Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu da dekretu berria; beraz, indarrean dago neurria. Hala ere, oraindik nahitaezkoa da osasun zentroetan eta zerbitzuetan, adinekoen egoitzetan eta garraio publikoan.
Gehiago

Herriko Kultur eta Kirol taldeen bilera

Apirilaren 6rako deitu zen herriko kultur eta kirol talde guztietako ordezkarien bilera. Guztira 21 kide bildu ziren, 15 eragileren ordezkaritzan. Iazko urteari errepasoa egiteaz gain, 2022ari begira jarrita Udalaren asmoen berri jaso zuten bertaratuek. Era berean, 2022rako talde bakoitzak aurreikusi dituen ekintzekin egutegia osatu zen eta taldeen eguneroko gaiei buruzko ekarpenak jaso ziren. Jarraian informazio gehiago. 
Gehiago

ABERRI EGUNA ospatzeko deialdia

Apirilaren  17an ospatuko den Aberri egunean parte hartzeko deia luzatu du Zaldibiako Udalak eta etxeetako balkoi eta leihoetan Ikurriñak zintzilikatzeko eskatzen die herritarrei.
Gehiago

Sukaldaritza tailerra bertako produktuekin

Cebanc zentroak eskainiko du, euskaraz eta dohainik. Ikastaroan 55 urtetik gorako herritarrek har dezakete parte. Gazteagoak diren bi ikasle soilik onartuko dira, 12ko talde batean. Apirilaren 27tik maiatzaren 30era izango da Zubi-buru elkartean, astelehenetan eta asteazkenetan, 16:00etatik 19:00etara. Izen-ematea Kultur etxean, apirilaren 22a baino lehen. Informazio gehiago kultur etxean, edo 943 160338 / 676531079 telefono zenbakietara deituta.
Gehiago

Saturdiko festa, aurten bai

2020 eta 2021eko geldialdiaren ondoren, bueltan da Saturdiko Festa. Ohi denez, Pazko astelehenarekin batera ospatuko da, apirilaren 18an. Egitarau oparoa osatu da, goizez zein arratsaldez. Jarraitu irakurtzen. 
Gehiago

Presa hidraulikoa eraitsi eta ibilgua lehengoratzeko lanak hasiko ditu URA agentziak laster

2020an Beko Errota edo Fabrika etxeari zegokion ur-aprobetxamendu baimena iraungi ondoren, URA uraren euskal agentzia Urbia – Goiz Eguzki parean dagoen presa hidraulikoa kentzeko lanak egitera doa apirilaren 19tik aurrera.
Gehiago

Errenta aitorpena, euskaraz

Urtero bezala, Zaldibiako Udalak eta UEMAk kanpaina abiatu dute elkarlanean, herritarrak errenta-aitorpena euskaraz egitera animatzeko. 
Gehiago

BADATOR KORRIKA!

Korrikaren 22. edizioa heldu da erdibidera eta laster, Zaldibiatik igaroko ez den arren, gertu izango dugu. Motorrak berotzeko hainbat ekintza antolatu ditu Korrika batzordeak azken asteetan eta bi ekimen garrantzitsu izango ditugu laster: ostegun goizean Korrika Txikia herriko kaleetan zehar eta OSTIRAL ILUNTZEAN, Ordiziatik Itsasondorantz KORRIKA. Ikusi egitaraua jarraian.
Gehiago