Zaldibiako hondakin bilketa eta hobari sistema eredugarria Europar Batzordearentzat

Europako Batzordeak ohartarazpena egin dio Espaniari hondakinen birziklapen baxua eta zabortegietara isurtzen duen hondakin kopuru handia aintzat hartuta, 2025 eta 2035erako ezarrita dauden helburuetatik urrun daudelako. Bertan, Zaldibiako hondakin bilketa sistema, eta bere hobariak praktika on gisa aipatu ditu. 

 

Hainbat komunikabidek zabaldu zuten pasa den astean Europar Batzordeak egindako lan-dokumentuan praktika on gisa agertu dutela Zaldibiako bilketa eta hobari sistema. Bertan eredugarri gisa jasotzen du Zaldibian etxe-hondakinak tamaina ezberdineko ontzietan jasotzen direla hondakin-frakzioaren arabera (atez ateko sistema), eta gainera, bilketaren araberako hobari sistema duela. Herrialde Katalanetako beste bi herri ere aipatzen ditu eredugarri gisa. 

Txosten honen oinarria Espainia ohartaraztea da, 2025 eta 2035erako hiri-hondakinen berrerabilpen eta birziklatzeari lotuta Europak ezarritako legeak ez betetzeko arriskua ikusten baitu batzordeak. Ez da gainera ohartarazpena jasotzen duten lehen aldia. 

Jarraian komunikabideetan agertutako informazioa eta txosten ofiziala osorik (ingelesez). 

GOIERRIKO HITZA: albistea HEMEN

EL DIARIO VASCO: albistea HEMEN

 

Erlazionatutako informazioa:

ZALDIBIAKO HONDAKIN BILKETA SISTEMA

HOBARIAK HONDAKINEN TASAN

HONDAKINAK ZALDIBIAN: ORDENANTZAK