Hastera doa Udalbiltzako Geuretik Sortuak proiektuaren baitan herrian egingo den emanaldi sorta. Ez edonola gainera: Aitziber Garmendia eta Telmo Iruretak antzeztutako lana estreinatuko da Zaldibian. Hemen ekitaldiari buruzko informazio osoa eta Geuretik Sortuak emanaldien agenda. SARRERAK AGORTUTA.
Gehiago
Eusko Jaurlaritzak osasun ziurtagiria gehiago ez eskatzeko araua plazaratu du.
Gehiago
Udal batzordeetan eta Herri Batzarrean landu eta azaldu ondoren, asteleheneko Osoko Bilkurak argi berdea eman die aurtengo aurrekontuei. Jarraian informazio osoa.
Gehiago
EAEko Auzitegi Nagusiak atzera bota du COVID ziurtagiriaren erabilera bi astez luzatzeko eta jarduera gehiagotara zabaltzeko Eusko Jaurlaritzak egindako eskaria. Beraz, bi eremutan soilik jarraitzen du indarrean ziurtagiriak: gaueko aisialdian eta 50 lagunetik gorako jatetxeetan.
Gehiago
Ostiralean, ostalaritzako ordutegiak eta edukiera neurriak beste bi astez mantentzea erabaki zuen LABI batzordeak. Covid ziurtagiriak ere indarrean jarraituko du, eta beste esparru batzutara zabaldu nahi du Jaurlaritzak.
Gehiago
Ofimatika libreOffice ikastaroa Zaldibian. Karreaneko KZ gunean: LibreOffice Writer, LibreOffice Calc,…
Gehiago
Urtero bezala, Herri Batzarrerako deialdia egin du Udalak, 2022ko erronkak eta aurrekontua azaldu eta ekarpenak jasotzeko. Ostiralean, hilak 28, izango da batzarra, 18:00etatik 19:00etara Udaletxeko areto nagusian.
Gehiago
Laister jasoko duzue etxean paperezko euskarrian. Herritar guztiei helarazteko helburuarekin, INKESTA ONLINE betetzeko aukera ere izango da hainbat hizkuntzatan: euskaraz, gazteleraz, arabieraz, errumanieraz eta ingelesez. Inkestak otsailaren 11 baino lehen jaso nahi genituzke beteta, otsail amaierarako emaitzak plazaratzeko moduan izateko.
Gehiago
Otsailaren 3an, ostegunean, iluntzeko 18:30ean izango da lan-arloko bilera, herritarrei irekia. Lan bilera Udaletxeko Areto Nagusian izango da eta jarraian dituzue landuko diren gaiak.
Gehiago
Aurten KORRIKA martxoaren 31tik apirilaren 10era ospatuko da Euskal Herri osoan zehar. Ekimenaren prestakuntzarako Zaldibiako Korrika batzordea sortuko da eta bertan parte hartzea gonbidatzen zaituztegu. Lehen saioa urtarrilak 27, osteguna, 19:00etan Udaleko beheko Herri Aretoan.
Gehiago
Urtero gogorarazi ohi ditugu elur egunetarako jarraibideak neguan murgildu ahala. Aurtengoan, gainera, berrikuntza batzuk ere gehitu zaizkio: Zuhaztiko Joxe Mariri erreleboa hartuta, Aimar Garmendia Sukia herritarra arduratuko da baserri-bideak garbitzeaz eta horretarako, elurra kentzeko palaz gain, gatza banatzeko makina berria ere izango du eskura. Xehetasun guztiak jarraian.
Gehiago
Azaroko deialdi irekia hutsik geratu ondoren, bi proposamen iritsi ziren Udalera eta Kontratu Berezien prozesua ireki zen. Atzo bildu zen Kontratazio Mahaia eta proposamenen balorazioa egin ondoren, Mari Karmen Sainz-Ajari esleitu zaio.
Gehiago