Esleitu dira udaletxeko teilatuan eguzki-plakak jartzeko lanak

Iaz haurreskolako plaken instalazioa egin ondoren, 2022an udaletxeko teilatuari heltzea aurreikusi zen. Udaberrian proiektua aztertu eta idatzi zuen Goiener Taldeak eta udaran deialdi irekia egin ondoren, ebatzi da nork egingo dituen lanak. 20 kWko instalazioa (56 plaka) jarriko dira teilatuko hegal batean eta bertan sortutako energia autokontsumo-partekatu sistemaren bidez Udaletxeko, Beti Gazte tabernako eta Itoitz Etxeko (Mediku-etxe-gaztetxea) hornidurarako erabiliko da. Jarraitu irakurtzen.
Gehiago

HITZALDIA: euskara, kulturartekotasuna, komunikazioa

Amelia Barquin eta Karmele Perez hizkuntza eta komunikazioan adituek, hitzaldi-solasaldia eskainiko dute aurten ere.  Irakasle, familia eta bertaratu nahi duten herritarrei irekia izango da eta modu arin eta gertukoan azalduko digute Zaldibian egiten ari garen lanaren kokapena eta garrantzia, baita denon artean adosten goazen formatuak ere. Saio hau bereziki gomendagarria da aurreko urtean izan ez ziren familientzat, baita eskolan hasi berri diren irakasle eta ikasle berrien familientzat ere. Hitzaldia euskaraz izango da eta ez dakitenentzat aldibereko itzulpena eskainiko da gaztelerara. 
Gehiago

Gorputzaren eta etxearen zaintza ekologikoko ikastaroa

Gure arbasoek, batez ere emakumeek, bazekiten nola sortu euren zaintzarako nahiz etxerako behar zituzten produktuak eta zorionez, jakintza hori ez da galdu. Bi tailerrez osaturiko ikastaro honetan, etxeko egunerokotasunean erabiltzen ditugun zenbait produktu modu ekologikoan egiten ikasiko dugu Aiora Urbieta Eizagirreren gidaritzapean. Lehenengo tailerra irailaren 23an, 17:00-19:00 bitartean egingo da Karreaneko beheko aretoan. Bertan gorputz eta aurpegirako oinarrizko xaboi bana egiten ikasiko dugu. Irailaren 21a baino lehen eman behar da izena, 10€ ordainduta. Informazio guztia barruan ikusgai.



Gehiago

HERRIKO FESTAK 2022: Hirugarren eta azken bilera, asteazkenean

Irailaren 14an, asteazkena, arratsaldeko 18:30ean Antzokian izango da festak antolatu eta diseinatzeko 3. saioa. Oraingo honetan egitarauaren eta festa gunearen berri emango da, eta protokolo feminista azalduko da.
Gehiago

Zaldibiako Udala Atzegizalea da!

Atzegik, adimen desgaitasuna duten pertsonen eta haien familien elkarteak, aurten abian duen sentsibilizazio kanpainan parte hartuko du Zaldibiako Udalak. Datozen egunetan, “Udal hau Atzegizalea da. Eta zu?” leloa daraman murala egongo da zintzilikatuta udaletxeko balkoian.
Gehiago

Eskola ondoko futbito zelaiko argiteria ere berritu da

Gaur goizean amaitu dituzte, Lardizabal eskola ondoko futbito zelaiko argiak LEDera aldatzeko lanak. Aurreko egunetan Plazako Toki Alai frontoiko argiteria berritu zen eta Resti pilotalekukoak aldatzearekin amaituko lirateke aurre ikusitako lanak. 
Gehiago

Plazako Toki Alai frontoiko argiteria berritu da

Plazako Toki Alai frontoiko argiteria aldatu berri dugu. 400 watiotako foko zaharrak ordezkatu ditugu LED erako 196 watioko fokoengatik. Argi kontsumoan aurrezpenaz gain, argi egokiagoa dugu orain. Laster futbito zelaian eta Resti pilotalekura zabalduko ditugu lanak.
Gehiago

Prest dago jolas eta hezkuntza eremu berria

Proiektu hau Eskolako kanpo espazioa jorratzeko batzorde mistoan landu da ikasturte honetan zehar eta aurre ikusi bezala prest dago eremu berria. Udalak diruz lagundu du proiektua jolas eremu publikoa izateko baldintzapean. Xehetasun guztiak jarraian. 
Gehiago

Jolas eta hezkuntza eremu berria eskola aurrean

Eskola aurrean jolas- hezkuntza eremu berri bat egiteko lanak hasi dira aste honetan. Proiektu hau Eskolako kanpo espazioa jorratzeko batzorde mistoan landu da ikasturte honetan zehar eta irailerako prest izango da eremu berria. Udalak diruz lagundu du proiektua jolas eremu publikoa izateko baldintzapean. Xehetasun guztiak jarraian. 
Gehiago

Kultur etxea itxita egongo da abuztuan

Ostiral honetan, hilak 29, zabalik egongo da goizeko 8:30etik 15:30era, eta ondoren ateak itxiko ditu irailaren 1era arte. Oraindik garaiz zabiltzate abuzturako libururen batzuk hartzeko.
Gehiago

HERRIKO FESTAK 2022: bigarren bilera burututa, hirugarrena irailean

Joan den asteazkenean, hilaren 13an, egin zen Zaldibiko jaien diseinu eta antolakuntzarako bigarren entzute-saioa. Aurrenekoan bezala, herritar ugari bildu zen antzokian. Bai herriko talde, eragile edo elkarteetako ordezkari moduan, baita norbanako gisa ere. Hirugarren eta azken bilera irailaren 14an izango da, 18:30ean antzokian bertan.
Gehiago

UEMAren ‘Bertatik Bertara’ kanpainarekin bat egin du Zaldibiako Udalak

Udan udalerri euskaldunak bisitatuko dituztenak zein horiekin harremana izango duten zerbitzuen sektoreko kideak euskara aintzat hartzera deitu ditu mankomunitateak. Herriko jatetxe eta tabernentzako mahai gainekoak banatu ditu udalak.
Gehiago