Zaldibiako bide publikoen inbentarioaren kontsulta-alegazio aldia hasi da

2022ko abenduaren 27ko osoko bilkuran hasierako onarpena eman zitzaion Zaldibiako Bide Publikoen inbentarioari. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialetan argitaratu da iragarkia eta apirilaren 4ra arteko epea dago inbentarioaren kontsultarako, baita zalantza eta alegazioak aurkezteko ere. Udaletxeko harrera nagusian eta jarraian aurkituko duzun loturan dago eskuragai dokumentazio osoa. Teknikariekin aurrez aurreko hitzordua izateko txanda ere hartu daiteke Udalean. Hemen informazio osoa.

 

2022ko ekainean aurkeztu zuen Zaldibiako Udalak bide publikoen inbentarioa egiteko prozesua jendaurrean, Sendo ingeniaritza taldearen eskutik.

Ordutik hona egindako ikerketa teknikoaren ondoren eta emaitza Ingurumen, Lehen Sektore eta Landa Garapen lan-arloan aurkeztu eta gero, inbentarioari hasierako onarpena eman zion udalbatzak 2022ko abenduaren 27an burututako Zaldibiako Udaleko osoko bilkuran. 

 

HURRENGO URRATSAK:

  • Iragarpena eta kontsulta aldia: Gipuzkoako Agiri Ofizialean (GAO) argitaratu zen iragarkia 2023ko otsailaren 3an. Beraz, 2 hilabeteko epea zabaldu da dokumentazioa ikusi eta alegazio edo kontsulta forman inbentarioarekiko egon litezkeen ez adostasun, galdera, zuzenketa edota ekarpenak egiteko. Epea: 2023ko apirilaren 4ra arte.
  • Kontsultarako lekua: dokumentazio osoa Udaleko Harreran kontsulta dezakezu eta baita jarraian sakatuta ere: BIDE PUBLIKOEN INBENTARIOA: HASIERAKO ONARPENA 
  • Zalantzak argitzeko hitzorduak: inbentarioa osatu duten teknikoekin aurrez aurreko hitzordua eskatzeko aukera izango da, zalantzak argitu eta dagozkion kontsultak egiteko. Bi egun zehaztu dira horretarako: otsailaren 16an eta martxoaren 16an, ostegunak biak. Teknikariak udaletxera etorriko dira bi egun horietan, baina hitzordua aurrez hartu behar da Udaletxera joaz.