Maiatzaren 2an, asteartea, egin zuen udalbatzak ohiko osoko bilkura. Kreditu aldaketak, Oinherri Herri Hezitzaileen Sarean bazkide laguntzaile egitea eta hauteskunde eguneko mahaikideen zozketa izan ziren gai-zerrendan. Jarraian informazioa.
Iluntzeko 18:00etan hasi zen osoko bilkura eta honakoak izan ziren udalbatzak hartutako erabakiak:
AZTERGAIAK:
1. Udalbatza bilera hau ohikotzat jotzea onartzea.
Ohiko udalbatza apirilean zenez, lehen puntuan plenoa ohikoa izango zela onartu zen, aho batez.
2. 2023ko martxoaren 6an egindako bileraren aktaren irakurketa eta bere kasuan, onespena.
Aho batez onartuta geratu zen azken udalbatzako akta.
3. Aurreko ohiko udalbatzatik Alkateak sinatutako Dekretuen zerrendari buruzko informazioa ematea.
Alkateak udalbatzako kideen zalantzak argitu eta azken ohiko udalbatzatik hona sinatutako alkatetza dekretuen zerrendari buruz eskatutako informazioa eman zuen.
4. 2023ko ekitaldiko aurrekontuaren kreditu aldaketa.
Alde batetik, informatu zen aurrekontuaren exekuzio arauan aldaketa bat egingo zela, Almitza Sega Elkarteari, Txanbolintero Txistulari Taldeari, Ardiki Kofradiari eta Ausa Gaztelu Mendi Klubari izendatutako diru-laguntzak emango zaizkiolarik.
Bestetik, bozketara ekarri zen udal aurrekontuaren gerakinetik eta administrazio ebazpenaren erreklamazio batetik jasotako dirua, gastuen diru partidetara bideratzea, honakoak hain zuzen:
EH Bilduko ordezkarien aldeko bozkekin eta EAJ-PNVko ordezkarien kontrakoarekin onartu zen puntu hau.
5. Zaldibiako Udala Oinherri Elkartean bazkide laguntzaile moduan parte hartzeko proposamena.
Oinherri Herri Hezitzaileen Elkarteak Zaldibiako Udala bazkide laguntzaile izateko gonbidatu du eta udalbatzak erabaki hori hartu behar zuen asteartean.
EH Bilduko ordezkarien aldeko bozkekin eta EAJ-PNVko ordezkarien abstentzioarekin onartu zen puntu hau.
6. 2023ko maiatzaren 28an egingo diren Udal eta Batzar Nagusietako hauteskundetarako mahaiak osatzeko zozketa.
Maiatzaren 28an izango diren Udal eta Foru hauteskundeetarako mahaikideen zozketa egin zen eta egokitu diren pertsonei datozen egunetan jakinaraziko zaie.
7. Aurrekontu Balantzea eta Galde erreguak
Aurrekontuen egikaritzari buruzko zalantzak argitu eta galde-erreguak erantzun ziren. 19:30ean amaitu zen Osoko Bilkura.