Gipuzkoako bizikleta bideen Lurralde Arloko Planaren Berrikuspena abiatu du Foru Aldundiak

Mugikortasun Sailak 2013an onartutako Gipuzkoako Bizikleta Bideen Plana berrikusteko prozesua hasi du, Planaren 8 urteko indarraldia amaitu dela adieraziz. Bistan denez, ordea, Planean jasotako sare osoa ez da gauzatu, bertan jasoa baitzen Zaldibia-Ordizia bide-gorria ere. Jarraitu irakurtzen.

 

Foru Aldundiko webgunean argitaratu denez, Gipuzkoako bizikleta bideen Lurralde Arloko Planaren Berrikuspena abiatu du Foru Aldundiak:

"Egun, informazioa lortu, aztertu eta eguneratzeko fasean dago indarrean dagoen Gipuzkoako Bizikleta Bideen Lurraldearen Arloko Plana, behin betiko onartua 2/2013 Foru Arauaren bidez eta 6/2014 Foru Arauak aldatua. Indarrean den Foru Arauaren 16. artikuluaren arabera, planaren indarraldia zortzi urtekoa da (2013-2021), eta beraz, haren jarduketa-programen epeak amaitu izanak berekin dakar GBBLAP-ren berrikuspen-lanen hasiera.

Berrikuspen-prozesuaren parte bat da Partaidetza Publikoko Plan bat gauzatzea, kudeaketa publikoari gardentasuna emango diona, arazoak identifikatzen lagunduko duena eta erabiltzaileen esperientzian oinarritutako konponbideak eta iradokizunak bilduko dituena."

 

Partaidetza honen baitan, apirilaren 18rako bilera bat antolatu dute erakunde publikoei eta gaiarekin lotura duten eragileei zuzendua, eta esan beharrik ez da Zaldibiako Udaleko ordezkari eta teknikariak bertan izango direla, gaiari jarraipen estua egin eta Zaldibia-Ordizia bide-gorria nahiz Goierriko bizikleta sarea osatzea exijitzeko eta sustatzeko.

Bestetik, elkartekide ez diren herritarrentzat online inkesta bat ireki dute, apirilaren 1etik 30era bitarte bete ahal izango dena. 

 

Jarraian, Foru Aldundiko webgunean jarri duten informazio osoa: