Festen balorazio saioa azaroaren 3an

Azaroaren 3arekin, ostirala, egingo da festen balorazio saio irekia, 18:00etan udaletxe azpiko aretoan. Herritarrak eta herriko eragileak gonbidatuak daude eta jarraian dituzue bertan landuko diren gaiak. 

 

EGUNA: azaroaren 3a, OSTIRALA

ORDUA: 18:00etan

LEKUA: Udaletxeko Herri Aretoan

 

Balorazioak egin eta jasotzea garrantzitsua denez, urteroko deialdia egiten zaie herriko eragile eta herritarrei balorazio saio irekian parte hartzeko. Modu dinamikoan, honako gaiak izango dira hizpide:

  • Festetako ekintzen banakako balorazioen jasoketa: hobetu beharrekoak eta ondo egindakoak. Dinamika hau iaz bezala erakusketaren teknika erabiliz egingo da.
  • Festen balorazioa gai orokorrak kontuan izanik: partaidetza, berdintasuna, bizikidetza, aurrekontua, antolaketa, lan-banaketa, jasangarritasuna... Hau lan-talde txikitan egingo da.
  • Festa egunak: iritzi bilketan bildutako iritziak azalduko dira eta hauek eskuan izanik gaia landuko da. 

 

Eta, festetako argazkirik baduzu? Argazki bilduman sartzea nahi baduzu, ekarri argazkiak modu digitalean Kultur Etxera edo bidali komunikazioa@zaldibia.eus helbidera.